“Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” izenburupean, hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebasok martxoaren 21ean, datorren ostegunean. Hitzordua 18:30ean izango da Elkargunean (Zeharkako gelan).
Iurrebaso soziologoa, EHUko irakaslea eta UEMAko ikerketa teknikaria da. Diagnostiko berri baterako gakoak azalduko ditu saioan. Izan ere, "Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” tesia landu du eta Azkoitian aurkeztuko du datorren asteko saioan.

Tags:

Udalaren eta Gipuzkoako Urak-en arteko lankidetza hitzarmena tarteko, ur kontsortzioa sektorizazio-lanak egiten ari da udalerrian, edateko uraren sarea eraginkortasunez kudeatzen jarraitzeko, eta uraren kalitatea bermatzeko. Lanek 127.863,73 euroko aurrekontua dute eta hamar asteko iraupena. Azaroaren amaieran hasi ziren eta apirilaren erdialdera bukatuko dituzte lan guztiak. Aste honetan bertan jarrita geratuko dira kaudalimetro edo ur emari-neurgailu ia guztiak.

Tags:

Jardunaldia martxoaren 21ean 19:00etan Zubiaurre Elkargunean izango da, eta, BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dira.

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.

Gaur goizean Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, Udaltzaingoak eta Udalek bilera egin dute delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko.
Ertzaintzak 2023ari dagozkion arau hausteen estatistikak aurkeztu ditu. Halaber, bilkuran prebentzioaren eta plangitzaren inguruko gaiak izan dituzte hizpide.
Ana Azkoitia alkatearekin batera, Zestoako, Bidania-Goiatzko eta Beizamako udal ordezkariek hartu dute parte.

Tags:

Tanttaka Teatroak “Esnearen Kolorekoa” antzezlana aurkeztuko du larunbatean, martxoaren 16an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Obra Nell Leyshonen nobelan oinarrituta dago, eta Fernando Bernuések zuzendua da. Eszenatoki gainean eskarmentu handiko aktore ezagunak izango dira, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz.

Azkoitia 700 batzordeak herriko musika taldeak eta musikariak bilera batera deitu ditu martxoaren 18rako. Bilera Elkargunean (Zeharkako gelan) izango da 19:00etan.
Urteurrenaren antolakuntzaz arduratzen den batzordeak herriko musika taldeen eta musikarien kontzertua antolatu nahi du irailaren 21erako, eta hain justu, kontzertuan nork parte hartu nahiko lukeen jakiteko, eta emanaldia antolatzen joateko deitu da datorren asteko bilera. Interesa duen oro gonbidatuta dago.

Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiaren antolakuntzak eta Iraurgi Berritzen-eko Turismo sailak elkarlanean, martxoaren 23an, lasterketaren egunean bertan, goizez, bi herrietan bisita gidatuak antolatu dituzte. "Festa guztietan bezala, kulturari ere eman behar zaio tarte bat, eta gure RUNNING FESTAn ere izango dugu aukera Turismoarekin uztartuz gure kultur ondarea hobeto ezagutzeko", azaldu dute.

Lasterketako ibilbidearen logika bera jarraituz, Azkoitian hasiko dira bisitak goizeko 10:00tan, eliza ataritik abiatuta, eta Azpeitian izango dute jarraipena 12:00etan Plazako kiosko paretik abiatuta. Bisitak euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dira aukeran, eta horretarako izena eman beharko da ondorengo telefono honetara deituta edo whatsappa idatzita egin nahi den bisita eta hizkuntza aukeratuz: 688759429.

Azkoitia 700 egitarauaren baitan antolatutako hitzaldi zikloak aurrera jarraitzen du, eta aste honetan historian doktore den Idoia Arrieta Elizalderen txanda izango da. “Zer ezkutatzen du hiribilduak?” goiburupean arituko da hizlaria. Saioa ostegun honetan, martxoaren 14an, izango da Elkargunean, 19:00etan.
Arrieta Historian doktoratu zen Kalifornia-garaiko kolonizazioan euskaldunek izan zuten eraginaren inguruko tesiarekin. “Ilustración y utopía. Los frailes vascos y la RSBAP en California (1769-1834) eta “Ángel de Gorostidi y Guelbenzuren Getariako albisteak” liburuen autorea da, besteak beste.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
Data : 2019-03-01
2
Data : 2019-03-02
5
6
12
13
19
21
25
26
28