"Berdindu", lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan argitaratutako adierazpen instituzionala partekatzen dugu, duen interesagatik. Horra testua:

Maiatzaren 17an, ahotsa goratzen dugu (are gehiago) LGTBI pertsonen aurkako erasoak salatzeko eta pertsona bakoitzaren errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte justua, berdintasunezkoa eta askotarikoa eskatzeko.

Azkoitiko Udalak Hike eizan! taldearekin elkarlanean, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu du, eta bihar amaitzen da lanak aurkezteko epea.

Iaz bezala, sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria. Bertso sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan.
Parte hartu nahi duten gazteek gutxienez sei bertso idatzi beharko dituzte, eta helduek, zortzi. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an ezagutaraziko da.

Madariagako ermita txiki geratu da gaur, San Isidro egunean. Jendetza gerturatu da baserritarren eguna ospatzera, eta giro ederrean igaro dute askok goiza. Usadioari jarraituz, San Isidroren irudiarekin prozesioa egin dute baseliza kanpoan, eta jarraian, meza eman du Fernando Prado Donostiako gotzainak, Felix Azurmendi parrokoarekin batera. Parrokiko abesbatzako kideek hartu dute parte, Jose Luis Frantzesena organistarekin batera. Eguerdi partea borobiltzeko, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute herritar zein auzotarrek, Agin Labururen eta Unai Agirreren bertsoak entzutearekin batera. Bertan izan da Ana Azkoitia alkateordea, beste hainbat udal ordezkarirekin batera.

Kirola sustatzeko eta kirola egiteko erraztasunak emate aldera, Azkoitiko Udala Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalek bultzatutako KirolTxartela Mugiment proiektura batu da. Horrela, Elkarguneko bazkideek egitasmora atxikita dauden beste herrietako kirol instalazioak erabili ahalko dituzte. Gaur egum Euskadiko 89 udalerri daude KirolTxartela Mugiment-en barruan, eta 155 instalazioa daude erabilgarri.

Tags:

Gizarte justua, berdintasunezkoa eta askotarikoa aldarrikatzeko xedez, Udaleko Berdintasun arloak, Zinegoak-Bilboko LGTBIQ+ Naizoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin elkarlanean, laburmetraien emanaldia antolatu du, sexu, identitate eta genero aniztasuna bisibilizatzeko. Hitzordua maiatzaren 17an izango da, 18:00etan, Elkargunean, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, hain justu.

Gizarte hobeagorantz joateko, ezinbesteko baldintza da sexu orientazio edota genero identitatearen inguruan ematen diren eraso eta diskriminazio mota guztiak desagerraraztea. Horrek, tamalez, gaur egun oraindik kontzientziazio lanaren beharra agerian uzten du, eta horri erantzutea du helburu antolatutako saioak.
Egitaraua:

Tags:

San Isidro eguna ospatuko dute astelehenean, maiatzaren 15ean, Madariaga auzoan. Aurreko urteetan bezala, bertaratu nahi dutenentzat Udalak autobusa jarriko du. Autobusa 10:00etan eta 10:30ean aterako da Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik (Eroski txiki aurretik). Bueltako ibilbidea egiteko, berriz, 13:30ean eta 14:00etan aterako da autobusa Madariagatik.
11:00etan meza izango da, Fernando Prado Donostiako gotzainaren eskutik. Meza ostean, luntxa eskainiko da eta bertsolariak arduratuko dira auzoa girotzeaz. Agin Laburu eta Unai Agirre arituko dira bertsotan.

Tags:

Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 20a izango da

Azkoitiko herriak trikitia zainetan darama, eta horren erakusle izango da maiatzaren 27rako antolatu den II. Trikiti Egune. Iaz ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, antolatzaileek ez dute aurten zalantzarik izan. Beste behin, trikitilari zaharren eta gazteen, eta trikiti ikasleen eta irakasleen bilgune izango da Azkoitia.
Triki Girok eta Udalak antolatu dute II. Trikiti Egune, Azkoittiko Tabernaixek taldearen laguntzarekin. Egitarauari dagokionez, iaz bezala San Martinen elkartuko dira trikitilariak 11:30ean, eta herrian kalez kale ibiliko dira. 13:30ean, kalejira handia egingo dute Julio Urkixo etorbidetik Herriko plazara, eta behin plazan, argazki erraldoia aterako dute.

Tags: ,

Carlos Mena kontratenor gasteiztarrak eta Manuel Minguillon vihuelista madrildarrak eskainiko dute datorren larunbatean 31. Udaberriko Musikaldiko bigarren kontzertua. Juan de Anchietaren (Azpeitian, 1462-1523) omenezko errezitala izango da.
Kontzertua maiatzaren 13an, 18:30ean, izango da Santa Kutz komentuan. Ohi bezala, ordu erdi lehenago, 18:00etan, autobusa irtengo da Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik, joan-etorria egin nahi dutenentzat. Bai kontzertua eta bai garraioa doan izango dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
19
23
Data : 2023-06-23
26
27
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra