Musikagunea martxan da dagoeneko, eta bai Musika Eskola eta bai banda leku aldatu dira bertara. Musikagune horren hirugarren hanka guztiz finkatzea falta da ordea, orain, eta datorren ostegunean (hilak 12) egingo dute horretarako bilera. Herriko musika taldeentzat hiru lokal daude Musikagunean, eta lokal horien erabilera zehaztu nahi du Udalak, musika taldeekin eurekin. Horregatik, herriko musika talde guztietako ordezkariak gonbidatzen ditu bilera horretara, lokal horiei ahalik eta erabilgarritasun egokiena nola atera zehazteko. Bilera 20:00etan izango da, udaletxeko 4. solairuan.

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren aurtengo edizioa itxura berrituta dator: lasterketari irudi korporatiboa aldatu diote antolatzaileek, "lasterketaren mailarekin bat datorren" irudia eta komunikazio euskarriak izateko. Kirol ekitaldiaren komunikazio ikuspegia ere aldatu dute aurtengoan, eta Interneten zein sare sozialetan presentzia izango dutela adierazi dute antolatzaileek. Aldaketa nabarmenena, ordea, lasterketaren logoarena izan da; Diego Garciaren "espirituan" oinarritutako logo "indartsua" eta "abenturazalea" egin dute. Zuria eta gorria da logoa, eta honako elementuak ditu: Diego Garciaren aurpegiaren silueta, bihotz taupaden irudia eta Azpeitia eta Azkoitia udalerriak irudikatzen dituzten bi hizki. Slogana ere aldatu diote: Amets baten taupadak jarri diote leloa. Aurten, martxoaren 28an izango da maratoi erdia. Antolatzaileen arabera, "Azkoitia eta Azpeitia batu dituen" lasterketa da maratoi erdia. Horrez gain, esan dute Europan "oso ezaguna" dela lasterketa, parte-hartzaileengatik edota eginiko markengatik. Hori dela eta, garrantzia eman diote irudia "garai berrietara" moldatzeari.

Aizkibel Udal liburutegiak programazio berezia antolatu du otsailerako, haurrentzako bi ekintzarekin. Otsailaren 14an, (larunbata), Rosa Martinez ipuin kontalariak 'Hiru luma' ipuina kontatuko die 4 urtetik gorako umeei. 11:00etan izango da, eta nahi duen ororentzat irekia izango da emanaldia. Otsailaren 27an, berriz, taile zientifikoa antolatu dute, 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. 'Eraiki zure zelula' izeneko tailerra da, biologia zelularraren alorrekoa, eta bertan, zelularen osagai ezberdinak birsortuko dituzte umeek, eta nahi duten bezelako zelula bat sortu. Egindako lana etxera eraman ahalko dute, nahi izanez gero. Tailerra doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Gazte Informazio Bulegoan, otsailaren 20a baino lehen.

Bi aste gelditzen dira Inauterietarako, eta Udala hasi da jada festak prestatzen.  Otsailaren 14ean izango da aurten larunbat inauteri, eta egun horretan herrian egiten den mozorro eta taberna apainketa lehiaketetan parte hartzeko deialdia zabaldu da jada. Lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena Udaletxeko Harrera bulegoan, otsailaren 13ra arte. Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izando da 16 urte edo gehiago edukitzea, eta 23:00etatik 24:00etara plazatik pasatzea. 

 

Azkoitiko San Martin auzoa 1920ko hamarkadan eraiki zen, garai hartako eraikuntza motarekin, eta auzo mailako zerbitzu batzurekin. Urte asko pasatu dira ordutik, eta etxe horien jabeek, euren beharrei erantzunez eta ezinbestean, haunditu egin behar izan dituzte euren eraikinak. Etxejabeen %87ak handitu ditu etxeak, eta horietako gehiengoak baimenik gabe edo emandako baimena bete gabe egin dute.Horrek hainbat arazo ekarri dizkie etxe horietako bizilagunei.

 

Indarkeria matxista jasandako emakumeei arreta egokiagoa emateko koordinaziorako protokoloa onartu zuen iragan plenoan Azkoitiko Udalak, eta gaur protokolo hori sinatu dute gaiarekin lotura dute eragileek. Urrategi Alberdi alkateak, Luis Angel Clavera Urola Kostako Ertzain etxeko buruak, Ziortza Etxeberria Azkoitiko Osasun Etxeko ordezkariak, Alberto Izagirre Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendariak, Arantza Zubizarreta Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HH-LHko zuzendariak, Lourdes Aristimuño Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe DBH-BHIko zuzendariak eta Koldo Gurrutxaga Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko zuzendariak sinatu dute protokoloa, eta besteak beste, arazo sozial horri aurre egiteko elkarlana eta gisa honetako erremintak beharrezkoak direla nabarmendu dute. Hemen duzue sinatutako protokoloa eskugarri. 

Aurrekontu parte-hartzaileetan hala erabakita, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro bideratu ditu eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitera, eta Hezurren egia proiektua jarri dute abian, "historiaurrean izan genuena ezagutzeko eta nor garen jakiteko". Proiektuaren helburua "Urola Erdiko ondarea gure artean ezagutaraztea, zabaltzea eta balioa ematea" dela jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25