Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Basquetour Euskal Turismoaren Agentziak "EUSKADI GASTRONOMIKA – UROLA ERDIA" produktu klubaren aurkeztu dute, eta eskualdeko 10 enpresek bat egin dute ekimenarekin. "Turismoa indartu eta aukera berria sortzeko balioko duen ekimen bat delako" babestu du ekimena Azkoitiko Udalak.
Honako hauek dira klubean sartzeko irizpideak bete eta parte hartzera pasa diren enpresak:
Laja Jatetxea, Azkoitia
Joseba Jatetxea, Azkoitia
Kiruri Jatetetxea, Azpeitia
Mikel Uria Jatetxea, Azpeitia
Larrañaga Hotel-Jatetxea, Azpeitia
Jai Alai Jatetexea, Azpeitia
Egaña Gozotegia, Azpeitia
Añota Sagardotegi – Jatetxea, Azpeitia
Beizama Bizia Kooperatiba, Beizama
Aranburu Jatetxe – Landetxea, Aizarna-Zestoa.

Azkoitiko Udal gobernuak hondakinak biltzeko sistemaren inguruan atzo egindako herri galdeketaren balorazioa egin du. Bozka eskubidea zuten herritarren %35,7k parte hartu izana esanguratsutzat jo du, guztira 3.307 herritarrek eman dutelakoeuren iritzia, eta zorionak eman dizkie atzo botoa eman zuten guztiei: "Azkoitian egin den aurreneko herri galdeketa izan da, herritarren partaidetzan eta erabakitze ahalmenean beste pausu haundi bat eman dugu eta zorionak emanan nahi dizkiegu herritarrei bide horretan gurekin bat egin dutelako" adierazi du Urrategi Alberdi alkateak.

Emaitzei dagokionez, adierazi du botoa eman duten herritarren gehiengoak erakutsi duela sistema mistoa ez duela egokitzat jotzen, eta emaitza hori bere egingo duela udal gobernuak:  "Hasiera hasieratik esan dugu galdeketaren emaitzak geure egingo genituela eta hala egingo dugu. Datu guztiak Hondakinen Mahaiko jarraipen batzordera eramango ditugu eta hartu beharreko erabakiak bertan hartuko dira".

Hondakinak biltzeko sistema mistoaren inguruko herri galdeketaren emaitzak honakoak izan dira: 

Partaidetza: 3.307 herritarrek eman dute botoa, erroldaren %35,7ak

Galderari erantzunak

'Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko Udalak martxan jarri duen sistema mistoa?

Bai: 1.523 boto

Ez: 1.774 boto

Gainerakoak, zuriak edo baliogabeak

 

Herri barruko bidegorri sarea diseinatzen ari da Udala eta ibilbide horri herritarrekin elkarlanean adostu nahi du. Horretarako, bilera egin zuen atzo Elkargunean, prestatu duen zirriborroa herritarrei aurkeztu eta euren iritzi, ekarpen eta proposamenak jasotzeko. Dozena inguru lagun izan ziren bileran, eta egin zituzten aurreneko ekarpenak. Baina bileran izan ez direnen iritzia ere jaso nahi du Udalak, eta horretarako bi bide irekiko ditu: 

- Batetik, udal webugne honetan atal berezia ireki du; udalaren proposamen-zirriborroa bertan ikusi dezakete herritarrek, eta euren ekarpenak ere egin ditzakete on-line bidez.

- Bestetik, datorren astelehenetik iganderan (hilaren 26etik otsailaren 1era) buzoiak jarriko ditu Elkargunean, Aizkibel liburutegian eta udaletxean, herritarrek euren ekarpenak idatziz egiteko.

Herritarren proposamenak bildu ondoren, aztertu egingo ditu Udalak, eta horren arabera moldatu edo egokituko du ibilbidea. 

Lurbide proiektua atzo aurkeztu zien Udalak herritarrei eta dagoeneko hasi da jendea inplikatzen. Proiekturen helburua honakoa da: herrian dauden lurrak nekazaritza ekologikoan aritu nahi duten gazteen eskura jartzea, haiek hortik bizitzeko modua izan dezaten. Herrian lur publiko gutxi daudela jakitun, horretarako prest dauden baserritarrek euren lurrak gazteei errentan uztea nahi du Udalak, eta horretarako bitartekari lanak egingo ditu. Egitasmoa oraintxe abiatu da, eta bai lurrak erabilgarri dituzten herritarrei bai nekazaritza ekologikoan lan egin nahi dutenei proiektua aurkeztu eta informazioa ematen ari da Udala; ahalik eta interesatu gehienengana iristeko. Horregatik, lur erabilgarriak dituzten baserritarrak eta nekazaritzak aritzeko interesa duten herritarrei eurekin harremanetan jartzeko eskatzen die Udalak: udaletxeko azken solairuan egoten da Lurbideko teknikaria eta beregana jo besterik ez dago, edo bestela 618 866 179 telefonoroa deitu edo  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Proiektuaren inguruko informazioa udal webgunean aurkituko duzue, Lurbideren atalean. 

 

Herenegun  arratsaldean, sutea izan eta berehala, bertako bizilagunekin premiazko bilera egin zuen Udalak eta kalean gelditu ziren herritarren beharrei erantzuteko eskura zituen baliabide guztiak jarri zituen. Une horretan Aizkibel 2, Aizkibel 4 eta Iriarte Margolaria 3 eraikinetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten segurtasun kontuak medio, eta herritar guzti horiei bermatu zaie lo egiteko tokia .Atzo arratsaldean berriz bildu da Udala bizilagunekin, eta beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu ondoren, Aizkibel 2ko bizilagunei euren etxebizitzetara sartzen lagundu die, euren gauzak hartu ditzaten. Aizkibel 4 eta Iriarte Margolaria 3ko eraikinak ere aztertu dituzte, eta segurtasun arazorik ez dagoela bermatu ostean, bizilagunak jada itzuli dira euren etxeetara.
Eraikinari dagokionez, bizilagunen eta herritarren segurtasuna lehentasun hartuta, suak erretako eraikinaren azterketa teknikoa egiten ari da orain Udala, urgentziaz hartu beharreko neurriak zehaztu eta berehalakoan hartzeko. Bizilagunen eta herritarren segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da Udalarentzat.

Nekazaritzan lanpostu berriak, egonkorrak eta iraunkorrak sortzeko Lurbide proiektua martxan jarri du Udalak. Izan ere, oso jende gutxi da baserritik bizi dena eta baserritar aktiboen adina oso altua da, beraz garbi dago lehen sektoreak iraungo badu erreleboa behar duela. Dinamizazio proiektu honen bitartez Udalak herriko nekazaritza sektoreari bultzada bat eman eta baserritar berriak instalatzen lagundu nahi du. Proiektua azaltzeko bilera egingo da datorren asteazkenean (hilaren 21ean), lurrak eskuragarri dituzten baserritarrei, lurra lantzeko eta hortik bizimodua ateratzeko interesa duten gazteei eta interesa duten herritar orori zuenduta. 19:00etan izango da bilera, Elkargunean, eta bertaratzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Aurkezpenaren ostean bertako produktuekin prestatutako mokadutxoan egongo da.
Informazio gehiago blog honetan

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22