Azkoitiko San Jose Floreagako ikasleak eta Xabier Munibe ikastolako DBH ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Azkoitiko Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du. Aurtengoa, hamabigarren ikasturtea dute jardun horretan, urtero urtero gai ugari jorratuz. 860 ikasle inguru ari da proiektuan beraien ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.

Aurtengo gaia, "Elikadura jasangarria" da eta adinari egokitutako diagnostiko eta ekintzak burutzen ari dira une honetan. Txikienek, horma-irudi eta jolasen bidez elikagaiak ezagutzen ari dira; 6-11 urtekoek, elikadura eta osasuna, elikadura eta sortzen ditugun hondakinak, "kontsumo taldeak", kontsumitzeko beste modu bat... lantzen ari dira, eta 12-16 urtekoek eta nagusienek berriz, alperrik galtzen den janari kopurua aztertzen ari dira, gosea, baserrien garrantzia, bertakoa kontsumitzearen garrantzia, elikadura ekologikoa, kontsumo taldeak... Beraz, haur hezkuntzatik hasi eta DBHko 4. maila-arteko ikasleak ari dira lanean, herria geroz eta jasangarriagoa bilakatzen laguntzeko.

 

Martxoaren 28an izango da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia eta aurtengo lasterketa berrikuntza ugarirekin iritsiko da. Izan ere, maratoi erdia eta lasterketa herrikoiaz gain, patinatzaileek ere parte hartzeko aukera izango dute. Patinatzaileak 16:10ean abiatuko dira, lasterketa herrikoia 16:15ean hasiko da eta maratoi erdia, berriz, 16:30ean. Beste berrikuntza bat txipari dagokio; dortsalean ezarrita egongo baita. Dortsalak, berriz, irteeratik 200 metrora banatuko dituzte, 11:00etatik 16:00etara.

Korrikalariak irteera puntura eramateko autobus zerbitzua indartu da. Honela, Azpeititik lehen autobusa 14:30ean irtengo da igerilekutik, eta ondorengoak berriz, Loiolatik irtengo dira, 15:45era bitartean. Bestetik, igerilekuan, dutxa eta aldagela zerbitzuak jarriko dituzte, eta ludoteka zerbitzua ere izango da 3 eta 10 urte bitartekoentzat, 14:30etik 19:30era. Horretarako, aurrez izena eman behar da, 943150095 telefono zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.  

Lasterketan eman daiteke izena jada, bai internet bidez eta baita Azkoitiko Plaza berri Sporten. Martxoaren 20tik aurrera garestiagoa izango da izena ematea.

Lasterketari buruzko informazio zehaztua, hemen.

Korrika 19a igandean pasatuko da Azkoititik eta Udalak bi kilometro erosi ditu aurtengoan ere, orain bi urte bezala. Kilometro horietako bat Udaleko ordezkariek emango dute, baina bestea herriko eragileri bati eskainiko dio Udalak, orain bi urte egin bezala. Orduan emakumeen mahaiari eman zion, eta aurten gazteei ematea erabaki du, Gaztien herrixe moiu ipurdixe ekimenaren talde eragileko kideei hain justu. Iaz egindako partaidetza prozesuaren ondoren talde eragile bat sortu zen eta talde hori herriak gazteak aktibatzeko lanean ari da, besteak beste apirilaren 18rako Gazte Egune antolatzen, eta ahalegin hori eskertu nahi die Udalak. Santakruz baserritik San Jose Egoitzarako kilometroan emango dute lekukoa aipatu gazteek, eta bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu Udalak gainerako gazteak ere. Udal ordezkariek, berriz, Elkarguneko biribilgunetik Aizkibel liburutegira eramango du Korrika 19ren lekukoa.

Gaur (asteazkena) Korrika txikia egingo dute herriko ikastetxeek, 16:30ean abiatuta, eta horren amaieran ikuskizun berezia izango da herriko plazan: Irrien lagunak etorriko dira  eta 'Euskararen taupadak' emanaldia egingo dute, herriko ume eta familiekin batera. Martin Bertso eta Tiritatxo etorriko dira Azkoitira, eta bederatzi proba egingo dituzte plazan, euskarak gure herrian duen osasuna neurtzeko. Proba horietan haur, guraso zein aiton-amonek hartu beharko dute parte eta lortutako emaitzen arabera euren diagnostikoa egingo dute Martin Bertsok eta Tiritatxok: euskara gure herrian osasuntsu edo gaixo dagoe esango digute. Musika, kolore eta jolasez beteriko ikusikuzuna da, eta bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu Udalak Azkoitiko txikin zein handiei.

 

Txerloia eta San Juan futbol zelaietako azpiegiturak hobetzeko lanak amaitu ditu Udalak. Txerloian, zelaia inguratzen duen sarea eta bere estalgune berdea berritu ditu, eta San Juanen, berriz, bi izan dira egindako lanak; batetik, porteria inguruko posteetan eta gantxoetan babesak jarri dituzte, jokalarien segurtasuna bermatzeko, eta bestetik eta harmailen atzealdean metrakilatozko panel bat jarri dute, eguraldi txarra egiten duenerako. Izan ere, orain arte eguraldi txarra egiten zuen aldiero busti egiten ziren harmailak eta arazo horri irtenbidea eman nahi izan zaio lanokin. Guztira 50.000 euroko inbertsioa egin da hobekuntza lan horietan, eta emaitzarekin gustura daude Anaitasuna taldekoak eta Udala. 'Gure beharren berri eman eta berehala egin dituzte lanak; gustura gaude elkarlanarekin, eta eskertu egin nahi dugu Udalaren jarrera", azaldu du Pedro Urdapilleta presidenteak. Urrategi Alberdi alkateak eta Jesus Oteiza zinegotzia ere gustura daude emaitzarekin, "Anaitasunaren kide diren ehunka gazte eta umeren mesederako izango direlako lanak, euren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko". 

Loiolako Santutegian kokatuta dagoen eskualdeko turismo bulegoak ateak zabaldu ditu dagoeneko, 2015eko denboraldiari hasiera emanez. Iraurgi Berritzenetik kudeatzen den bulegoa urte amaierara bitartean egongo da zabalik eta bertan, eskualdeko eskaintza turistiko globala eskainiko zaie bisitariei. Gure eskualdea bisitatzera etortzen direnek zerbitzu, produktu eta baliabide ugariz gozatzeko aukera izango dute Urola gustagarri, 5 geltoki historian edota bisita gidatuak ekimenen bidez.

Bulegoak izango duen ordutegia honako hau izango da:

Asteartetik - Larunbatera: 10:30 - 13:30 , 15:30 – 18:30
Igandeak: 10:00 – 14:00
Astelehenak itxita.

Konponketa lanak medio, asteartean eta asteazkenean (hilak 17 eta 18an) ura moztuko dute 15:00etatik 18:00etara honako kaleetan: Bizkargi kaleko 5 ,6, 7 eta 9 zenbakietan eta Jandonianiz kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8an. Gipuzkoako Urak jakinarazi duenez, mozketaren iraupena ustezkoa da, beraz gerta daiteke lanak pentsatu baino lehenago bukatzea eta kasu horretan abisurik gabe emango dute ura . Bestalde, luzatzen bada, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) mozketaren berri izango duzue. Mozketa dela eta, presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezke.

 

 

Umeen danborrada apirilaren 11n izango da, arratsaldean, eta entseguak gaur bertan hasiko dira (martxoak 16, astelehena), 19:00etan. Kantineren zozketa gaurko entsegu horretan egingo da, eta LH1eko karrozan ateratzeko zozketa, berriz, asteazkeneko entseguan (martxoak 18an). Gaurtik aurrera, astelehen, asteazken eta ostegunero izango dira entseguak, Gurea frontoian, 19:00etatik 20:00etara. Hemen duzue entseguen egutegia (gorriz markatutako egunak).

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25