Maiatzaren 25ean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetako hautes errolda apirilaren 6tik 13ra egongo da ikusgai udaletxean, herritarrek euren datuak konprobatzeko modua izan dezaten.

 

Azkoitiko merkataritza gunea suspertzeko eta herrian dauden lokal komertzial hutsei erabilera emateko, ekintzaile berriei, lokalen alokairurako diru laguntzak ematea erabaki zuen iazko abenduan Udal Gobernuak eta laguntza horiek tramitatzeko ordenantzari aurreneko onespena eman berri dio plenoak, iragan ostegunean. Udalaren ustez, lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko programaren estrategien eta jardueren ardatza da, Azkoitiko udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eta lehentasunezko eremuetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea. Eremu horien indarberritze prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko eta indarberritzeko. Horrela, Azkoitiko Kale Nagusiko lokalei emango zaie lehentasuna eta eskaerarik balego, eta aurrekontuak ahalmentzen badu, gainontzeko kale edota auzoetako lokaletara zabalduko litzateke diru-laguntza. Laguntza horietarako 21.600,00 €ko partida bideratuko da aurtengo aurrekontetatik.

Zazpigarren urtez jarraian "5 geltoki Historian" Urola Bailarako Produktu Turistikoak bere ibilbideari ekingo dio ostegunean, apiriaren 2an, Aste Santua hastearekin batera. Honako osagaiak izango ditu eskaintza turistiko honek:

• Algorri Naturaren Ezagutza Etxea (Zumaia)

• Ekainberri (Zestoa)
• Lili Jauregia, (Zestoa).
• Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).
• Loiolako Santutegia (Azpeitia).

Eta lau hauei, bosgarren osagai edo geltoki gastronomikoa batu behar zaie, honako ostatuek osatua: Kresala taberna (Zumaia), Fati tabena (Zestoa), Oñatz taberna (Azpeitia), Kiruri Taberna – kafetegia, Loiola Auzoa (Azpeitia).

 

Ostegunean eta ostiralean herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatu bana egingo dira Azkoitia, Juan Bautista Mendizabalek zuzenduta. Osteguneakoa 12:30ean izango da, eta Parrokiaren nondik norakoak ezagutzeko izango da, Aste Santuko irudiekin batera. Interesatuek bertara agertzea nahikoa izango dute, esandako ordurako. Ostiralekoa ere 12:30ean izango da, Azkoitiko gune historikoa ezagutzeko. Herriko monumentu esanguratsuak ezagutu ahalko dira bertan. Irteera Eliz ataritik izango da, aipatutako orduan.

Herritarrentzat baratze ekologikoak jartzeko ordenantza erregulatzaileari hasierako onarpena eman zion udal plenoak iragan ostegunean. Baratze horien esleipena eta kudeaketa arautuko dituen Ordenantza erregulatzailearen hasierako onarpena izan zen, zehazki, eta orain jendaurrean jarriko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia azaltzen den hurrengo egunetik 30 lanegunetako epean herritarrek euren iritziak aurkeztu ahal izateko. Baratzak Altamiran dira egitekoak, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Hemen duzue ordenantza erregulatzailearen hasierako proposamena

Azkoitiaren balabide turistikoak hobeto ezagutarazte aldera, euskarri berriak jarri ditu Udalak herrieko hainbat gunetan. Helburua da Azkoitiko ondarea eta azkoitiarren nortasuna islatuko dituen kontaketa osatzea, eta hori guztia istorio batean biltzea, nahiz herritar nahiz kanpotik herria ezagutzera datozenentzat, eta horrekin batera egungo turismo informazio-euskarrien aniztasunerako edukiak sortzea edo egokitzea.

Informazio gune horietan jasotzen diren eraikin eta pertsonaien istorio eta nondik norakoak kontatzeko hiru balore hauek izan dira kontutan:

• Nortasuna: Azkoitiarekin lotura estua duten euskal izaera modernoaren eraikuntzaren oinarri izan diren pertsonaiak.

• Lehiakortasuna: plano askotan, hainbat garaitan, Azkoitiak aurrera egiteko jarrera lehiakorra izan du: karlistadak, kirola, ekonomia (industria eta burdina)... Azkoitiarrek beren ideiak eta izaera sutsu defendatzen dituztela nabarmenduko litzateke hemen.

• Ekintzailetasuna: industrian, artean, etab. Musikalari, idazle, pentsalari, kirolari, etab.

egingo dute larunbat eguerdian Kontzejupean, eta horren harira hainbat ekimen antotu dira. Hala, txahar haragi pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da, eta etxeko txikienen gailetak egiten ikasi ahalko dute Irure txiki baserriaren eskutik. 12:00etan hasiko da dastaketa, eta gaileta taillerrean hiru txanda egongo dira; 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta parte hartzeko aurretik eman behar da izena ludotekan edo Gazte Informazio bulegoan. Izena emateko azken eguna ostirala izango da, 20:00ak arte, baina lekuren bat egonez gero, egunean bertan ere apuntatu daiteke. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25