Iragan osteguneko ez ohiko plenoan, Udaleko giza baliabideak optimizatzeko plana onartu zuen Udalbatzak. Hemen duzue planaren dokumentua
Iragan osteguneko ez ohiko saioan, koordinazio soziosanitariorako hitzarmena onartu zuen Udalabatzak. Hemen duzue iragarki ofiziala
Zanga lokalizatzeko lanak direla medio, Bizkargi kaleko 10, 12, 14,16 eta 18an ura moztuko dute gaur arratsaldean, 15:30etik 18:30era bitartean. Lanak amaitu bezain pronto botako dute ura berriz. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Uraren telefonora: 902 30 22 22. Barkatu eragozpenak
Udal hauteskundeetako emaitzak
EAJ-PNV 2.901 - %49,05 (9 zinegotzi)
EH Bildu 1.946 - %32,90 (6 zinegotzi)
Azkoitia Bai 442 - %7,47 (zinegotzi 1)
PSE-EE (PSOE)- 386 %6,53 (zinegotzi 1)
PP 126 - %2,13
Iturria: Barne Ministerioa
Parte-hartzea 5.979 - % 69,31
Abstentzioa 2.648 - % 30,69
Baliogabeak 65 - % 1,09
Boto zuriak 113 - % 1,91
Batzan Nagusietako emaitzak
EAJ-PNV 2.732 %46,69
EH Bildu 2.041 %34,88
PSE-EE (PSOE) 396 %6,73
Podemos 378 %6,46
PP 148 %2,42
Irabazi-Ganar Gipuzkoa 78 %1,33
Parte-hartzea 5.542
Abstentzioa %31,44
Baliogabeak 51
Boto zuriak 78
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia
XXIV. Udaberriko Musikaldiaren barruan, Helena Orcoyen sopranoak kontzertua emango du larunbatean. 18:30ean izango da kontzertua, Santa Kutz konbentuan, eta joateko autobusa egongo da, 18:00etan Eroski txiki aurretik irtenda.
Emakumeek ahalduntzeko ikastaroen barruan, sendbelarren ingurukoa ekainaren 5ean hasiko da, eta oraindik hiru lagunentzako tokia dago. Interesatuek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko, Udalaren Berdintasun sailean (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 943 54 20 14, edo udaletxean bertan). Hemen duzue ikastaroen inguruko informazio osoa
Datorren astearte eta asteazkenean (hilak 26 eta 27) herriko hainbat kale asfaltatzen hasiko dira, eta ondorioz, aldaketak egongo dira trafikoaren zirkulazioan eta autobus geltokietan.
Honakoak dira egingo diren lanak:
Asteartea, maiatzak 26
08:00etatik 09:30etara Aingeru Kalea asfaltatuko dute
09:00etatik 16:00etara, Kale Nagusia 1-15, 2-24 eta San Martin kalea 1-5 asfaltatuko dituzte.
Ondorioz, kale horiek erabat itxita egongo dira ibilgailu guztientzat eta Kale Nagusitik datozenak derrigor Oteiza frontoi aldera hartu beharko dute.
Autobusei dagokienez, Martin Deuna kaleko eta Altzibar kaleko geltokiak kendu egingo dirad, eta Altzibar rotonda inguruan egingo dituzte geldialdiak
Arratsaldean, berriz, Xabier Munibe zuhaiztia asfaltatuko dute, Kiroldegiko rotondatik liburutegi tartean.
Ondorioz, ibilgailuek kiroldegiko rotondatik- ertzainetxe aldera eta gero Trenbidearen Zumarditik j.Urkixo aldera bideratuko dira
Autobusek ere ibilbide bera egingo dute, eta geltokia Geltoki egongo da.
Asteazkena, maiatzak 27
Egun osoan zehar, Julio Urkijo, Ibai Ondo, Trino de Uria eta Aingeru kaleko zuloak konponduko dituzte.
Zirkulazioa betiko norantzan mantenduko da, eta lanak egiten ari diren guneetan aparkatutako autoak kenduko dituzte.
Eskualdeko Turismo Bulego berria egiteko esleipena egin da jada. Loiolako Santutegiaren aurrealdean kokatuko da bulego hori eta aurre fabrikatutako eraikin modularra izango da, eta Iruñeako Nuevo Sistema Modular S.L. enpresak aurkeztutako proiektuari esleitu zaio. Proiektu hau Azkoiti eta Azpeitiko udalak Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailak finantzatuta du eta uztaila amaierarako zabalduta egotea aurreikusten da. Behin martxan jarritakoan, urte osoan irekita egongo dela aurreratu dute arduradunek. Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo flujoak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburuarekin eraikiko da turismo bulego berri hau kokaleku horretan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
6
|
7
| |||||
12
|
13
|
14
| ||||
19
|
20
|
21
| ||||
26
|
27
|
28
|