Udal hauteskundeetako emaitzak


EAJ-PNV 2.901 - %49,05 (9 zinegotzi)

EH Bildu 1.946 - %32,90 (6 zinegotzi)

Azkoitia Bai 442 - %7,47 (zinegotzi 1)

PSE-EE (PSOE)- 386 %6,53 (zinegotzi 1)

PP 126 - %2,13

Iturria: Barne Ministerioa


Parte-hartzea  5.979 - % 69,31

Abstentzioa 2.648 - % 30,69

Baliogabeak 65 - % 1,09

Boto zuriak    113 - % 1,91


Batzan Nagusietako emaitzak

EAJ-PNV 2.732 %46,69

EH Bildu 2.041 %34,88

PSE-EE (PSOE) 396 %6,73

Podemos 378 %6,46

PP 148 %2,42

Irabazi-Ganar Gipuzkoa 78 %1,33


Parte-hartzea  5.542

Abstentzioa %31,44

Baliogabeak 51

Boto zuriak  78

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

XXIV. Udaberriko Musikaldiaren barruan, Helena Orcoyen sopranoak kontzertua emango du larunbatean. 18:30ean izango da kontzertua, Santa Kutz konbentuan, eta joateko autobusa egongo da, 18:00etan Eroski txiki aurretik irtenda. 

Emakumeek ahalduntzeko ikastaroen barruan, sendbelarren ingurukoa ekainaren 5ean hasiko da, eta oraindik hiru lagunentzako tokia dago. Interesatuek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko, Udalaren Berdintasun sailean (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 943 54 20 14, edo udaletxean bertan).  Hemen duzue ikastaroen inguruko informazio osoa

Datorren astearte eta asteazkenean (hilak 26 eta 27) herriko hainbat kale asfaltatzen hasiko dira, eta ondorioz, aldaketak egongo dira trafikoaren zirkulazioan eta autobus geltokietan.

Honakoak dira egingo diren lanak: 

Asteartea, maiatzak 26
08:00etatik 09:30etara Aingeru Kalea asfaltatuko dute

09:00etatik 16:00etara, Kale Nagusia 1-15, 2-24 eta San Martin kalea 1-5 asfaltatuko dituzte. 

Ondorioz, kale horiek erabat itxita egongo dira ibilgailu guztientzat eta Kale Nagusitik datozenak derrigor Oteiza frontoi aldera hartu beharko dute.

Autobusei dagokienez, Martin Deuna kaleko eta Altzibar kaleko geltokiak kendu egingo dirad, eta Altzibar rotonda inguruan egingo dituzte geldialdiak 

Arratsaldean, berriz, Xabier Munibe zuhaiztia asfaltatuko dute, Kiroldegiko rotondatik liburutegi tartean. 

Ondorioz, ibilgailuek kiroldegiko rotondatik- ertzainetxe aldera eta gero Trenbidearen Zumarditik j.Urkixo aldera bideratuko dira
Autobusek ere ibilbide bera egingo dute, eta geltokia Geltoki egongo da.

Asteazkena, maiatzak 27

Egun osoan zehar, Julio Urkijo, Ibai Ondo, Trino de Uria eta Aingeru kaleko zuloak konponduko dituzte. 

Zirkulazioa betiko norantzan mantenduko da, eta lanak egiten ari diren guneetan aparkatutako autoak kenduko dituzte.

Eskualdeko Turismo Bulego berria egiteko esleipena egin da jada. Loiolako Santutegiaren aurrealdean kokatuko da bulego hori eta aurre fabrikatutako eraikin modularra izango da, eta  Iruñeako Nuevo Sistema Modular S.L. enpresak aurkeztutako proiektuari esleitu zaio. Proiektu hau Azkoiti eta Azpeitiko udalak Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailak finantzatuta du eta uztaila amaierarako zabalduta egotea aurreikusten da. Behin martxan jarritakoan, urte osoan irekita egongo dela aurreratu dute arduradunek. Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo flujoak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburuarekin eraikiko da turismo bulego berri hau kokaleku horretan. 

gubertsotanjaialdi2Bertsoak badu etorkizuna Azkoitian. Hala erakutsi zuen atzo, 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren jaialdian. 160 haur kantari Baztartxoko oholtzan, eta eserlekuak jendez beteta. Giro aparta nagusitu zen urteroko bertsoaren festan. Bertsolaritza erakutsi eta bultzatzea du helburu 'Gu ere bertsotan' egitasmoak, eta Euskal Herri osoan 20.500 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurtengo ikasturtean, eta esan bezala, Azkoitian 160 izan dira, Floreaga ikastetxeko 90 eta Xabier Munibeko 70. Jokin Uranga bertsolaria izan dute irakasle eta harekin landutako bertsoan abestu zituzten atzoko saioan. Besteak beste, honako gaiak eta ikuskizunak jorratu zituzten: Poxpolo zirkoa Azkoitira iritsi da, Goazen Munibe jatetxera, Sentimenduak, Langileen xelebrekeriak... Ordu eta laurden iraun zuen ikuskizunak, eta gustura baino gusturago gelditu ziren bai partehartzaileak eta baita ikusleak ere. Saioaren bideoa laster jarriko dugu Udal webgunean.

Plaza Ondo jubilatuen elkartearen taberna kudeatzeko lizitazioa atera du Udalak. Taberna bi urtean kudeatzeko lizitazioa da, lau urtera arte, urtez urte, luzatzeko aukerarekin, eta interesatuek dagoeneko eman dezakete izena. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 3a da. Hemen duzue lizitazioaren inguruko informazio osoa.

'Gu ere bertsotan' programan parte hartu duten ehundik gora haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteartean (maiatzak 19), Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastola ikastetxeko haurren, ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.Jaialdian, LH5, LH6, eta DBH1 mailetako haurrek bertsolariarekin eta ikastetxeetako irakasleekin landutako bertsoak taularatuko dituzte. Jaialdia gurasoei zuzenduta badago ere, bertsogintza gogoko duten herritar oro gonbidatuta dago bertara. Sarrera doakoa eta irekia da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
12
13
14
19
20
21
26
27
28