Tratu Onen festa ospatuko da ekainaren 5ean Azkoitian, Harremonak Hezkidetza Planaren barruan. Festa honekin, zaintza eta tratu onak herriko plazara ekarri eta erdigunean jarri nahi dira. "Elkarren zaintza klabea da pertsona bezala eta komunitate mailan modu osasuntsu batean bizi ahal izateko. Gero eta ikusgarriagoa, gero eta nabarmenagoa da albokoen beharra daukagula, beraiekin dittugun harremanek aberasten gaituztela, eta elkarren beharrak asetzeko aldamenekoek duten garrantzia. Tratu Onetan entrenatu beharra daukagu eta horretara dator TO! festa". Horrela, Hezkidetza Planaren erakusgarri izango den programa bat antolatu dute, alde batetik, eta bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko TO! Azoka espazioa ere ireki dute. 

 

Iragan osteguneko ez ohiko plenoan, Udaleko giza baliabideak optimizatzeko plana onartu zuen Udalbatzak. Hemen duzue planaren dokumentua

Iragan osteguneko ez ohiko saioan, koordinazio soziosanitariorako hitzarmena onartu zuen Udalabatzak. Hemen duzue iragarki ofiziala

Zanga lokalizatzeko lanak direla medio, Bizkargi kaleko 10, 12, 14,16 eta 18an ura moztuko dute gaur arratsaldean, 15:30etik 18:30era bitartean. Lanak amaitu bezain pronto botako dute ura berriz. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Uraren telefonora: 902 30 22 22. Barkatu eragozpenak 

Udal hauteskundeetako emaitzak


EAJ-PNV 2.901 - %49,05 (9 zinegotzi)

EH Bildu 1.946 - %32,90 (6 zinegotzi)

Azkoitia Bai 442 - %7,47 (zinegotzi 1)

PSE-EE (PSOE)- 386 %6,53 (zinegotzi 1)

PP 126 - %2,13

Iturria: Barne Ministerioa


Parte-hartzea  5.979 - % 69,31

Abstentzioa 2.648 - % 30,69

Baliogabeak 65 - % 1,09

Boto zuriak    113 - % 1,91


Batzan Nagusietako emaitzak

EAJ-PNV 2.732 %46,69

EH Bildu 2.041 %34,88

PSE-EE (PSOE) 396 %6,73

Podemos 378 %6,46

PP 148 %2,42

Irabazi-Ganar Gipuzkoa 78 %1,33


Parte-hartzea  5.542

Abstentzioa %31,44

Baliogabeak 51

Boto zuriak  78

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

XXIV. Udaberriko Musikaldiaren barruan, Helena Orcoyen sopranoak kontzertua emango du larunbatean. 18:30ean izango da kontzertua, Santa Kutz konbentuan, eta joateko autobusa egongo da, 18:00etan Eroski txiki aurretik irtenda. 

Emakumeek ahalduntzeko ikastaroen barruan, sendbelarren ingurukoa ekainaren 5ean hasiko da, eta oraindik hiru lagunentzako tokia dago. Interesatuek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko, Udalaren Berdintasun sailean (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 943 54 20 14, edo udaletxean bertan).  Hemen duzue ikastaroen inguruko informazio osoa

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25