Altamirako baratze ekologikoetan izena emateko bigarren deialdia zabadu du gaur Udalak (asteartea) eta interesa dutenek ekainaren 24ra bitartean dute epea izena emateko. Aurreneko deialdian izena eman dutenen onartutakoen zerrenda egin ostean, oraindik beste 20 bat baratze libre gelditu direla eta egin du bigarren deialdia Udalak. 

Baratze ekologiko izaten dutenek betebehar eta baldintza batzuk izango dituze.

1. Derrigorrez parte hartu beharko dute Kutxa Ekoguneak antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Ikastaro hori egiten ez badu, pertsona horrek galdu egingo du partzela erabiltzeko lizentzia eta hutsik geratuko da plaza, eta hura beteko da itxaron zerrendaren ordena jarraituz.
2. Baratze kideak behartuta daude elkarte bat sortu eta bozeramaile bat izendatzera. Udaletxeko teknikariarekin harreman zuzena izango dute eta elkarlanean kezkak, arazoak, etab bideratuko dituzte. Elkarteak mantentze-lanen egutegi bat finkatu beharko du Baratza Parkeko beharrei elkar lanean aurre egiteko.
3. Baratzetara animaliak eramatea debekatuta dago.

Tratu Onen aldeko festa izan zen ostiral arratsaldean Azkoitiko plazan, eskualdeko hezkidetza foroak antolatuta. Harremonak Hezkidetza Planaren baitan, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, bi herriotako ikastetxeek eta Arremanitz kooperatibako kideek ikasturtean zehar egindako Hezkidetza Planaren baitan egindako "urrats nabarmenak" plazaratu eta herritarrekin konpartitu zituzten. Koloreak, musikak eta batez ere, tratu onen aldeko aldarriak hartu zuten herriko plaza.

Baratze ekologikoak erabiltzeko onartuen behin behineko zerrenda honakoa da:

Zerrenda

Maxixatzen proiektua indartzen jarraitzeko diru-laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta elkarteak. Hitzarmen horren arabera, Udalak 52.932 euro emango dizkio Maxixatzeni, laguntza gisa, aldizkaria eta webgunea laguntzeaz gain elkarte horrek kudeatzen dituen bestelako ekintzak ere sustatzeko: Auzoko programa, kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza, eta ikerketa eta sustapena. Urrategi Alberdi funtziotan dagoen alkateak eta Naroa Olalde Maxixatzen elkarteko ordezkariak sinatu zuten akordioa ostiralean, udaletxean. "Herri proiektuen eta euskara indartzeko ekimenen ordezkari ezinhobea da Maxixatzen, eta horregatik egin dugu proiektua sendotzearen aldeko apustua, adierazi zuen Alberdik.

Xabier Munibe ikastolako bertso eskolaren 28.urteurrena ospatuko dute aurten, eta besteak beste, bertso paper lehiaketaren XXIV. edizioa egin dute.  Hilaren 29an ekitaldia egin zuten, Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak antolatuta eta Azkoitiko Udalaren babesarekin. Bertso paper lehiaketako epaimahaikideak honako hauek izan dira: Agustin Arrieta, Xanti Izagirre eta Jokin Uranga bertsolariak eta Idoia Alberdi guraso elkarteko kidea.

Guztira, 64 bertso sorta aurkeztu dituzte ikasleek, eta sarituak honako hauek izan dira:

Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Urola Erdiko eskualdean (Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezil) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. Guztira 90 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez. Proposamen horiek aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako. 

Kontuak kontu, 38 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko, eta horien artean aukeratu beharko dute bailarako herritarrek. Ekainaren 9an izango da aukeraketa egiteko bilera, Elkargunean, 18:30ean. 

 

 

Hutsune handia somatzen du Azkoitiak astelehenetik, Juan Ignacio Uria alkate ohia joan zenetik. Alkate, legelari eta jakintsu, amaigabea izan da gure herriari eta gizarteari Juan Ignaciok egin dion ekarpena, eta horregatik, Udala honek eskerrik zintzoenak eman nahi dizkio, dagoen tokian dagoela. Eredu izan zara Azkoitiarentzat eta Udalarentzat, eta milesker eman diguzun guztiagatik.

Eskerrak Juan Ignaciori, eta doluminak haren familia eta sendiari. Une gogor hauetan izan dezazuela gure babesa eta elkartasuna.

Pertsonaren hutsunea bete dezala hark utzitako aberastasun humano eta intelektualak. Adiorik ez, Juan Ignacio, gugan bedi zure emana.

Azkoitiko Udala

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4