Teknologia berrien doako zerbitzuak eta ikastaroak ematen jarraitzen du KZ guneak, eta abendurako ere prest du jada ikastaro sorta. E-administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta soinua, Software librea eta Sare sozialak 2.0 ikastaroak emango dira hil honetan. Hemen programazioa. Informazio gehiago: KZ gunea, Elkargunea. 943 023 619 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ur horniketa sarea hobetzeko lan batzuk egin behar dituztela eta, bihar, asteazkena, ura moztuko dute Julio Urkijo kaleko 10, 12 eta 14 zenbakietan. 15.00etatik 18:00etara moztuko dute ura, gutxi gorabehera, eta horren ondotik, abixatu gabe emango dute berriro ere ura. Informazio edo zalantzaren bat izanez gero, deitu uraren telefonora: 902 30 22 22. Eragozpenak barkatzeko eskatzen du Gipuzkoako Urak.

Festa giroa eta alaitasuna nagusi izan dira azken egunotan Azkoitian. Sanandres festetan jende ugari ibili da, bai egunez eta bai gauez, eta gustura ibili dira herritarrak egin diren ekintza ezberdinetan. Sanandres eguerdian, esaterako jendez leporaino bete ziren kaleak, hotza egin arren eguzkiak ondo argitu zituelako bazterrak. Festetako argazki eta bideo batzuk ikusgai jarri ditu Udalak bere ohiko kanaletan. Gaur eta bihar idi probrak izango dira, festei amaiera emateko.

Urtarrilaren aurreneko asterako Gazte Astea antolatu du Gazteria sailak. Dagoeneko prest dago egitaraua eta izena ere eman daiteke GIBen edo honako telefonoetara deituta (943.083.800 eta 688.618.112. Abenduaren 19an amaitzen da izena emateko epea. Kirol ekintzetan arropa egokia janztea beharrezkoa izango da, eta kiroldegian egingo direnetan beste oinetako pare bat ematea ere bai.

"Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketak baditu irabazleak. Guztira, 12 argazki saritu dira, Landa eremuarekin eta lehen sektorearekin zerikusia duten argazkiak. Larunbatean egin zen sari banaketa, Azkoitiko Udalean, eta ondoren, lehiaketaren erakusketa zabaldu da, Torre zurin. Argazki irabazleez gain, lehiaketan parte hartu duten beste hamabi irudi ere ikusgai daude erakusketan.

 

Abenduaren 3a  Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta testuinguruan, biharko (larunbata, abenduak 1) Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde dago Azkoitiko Udala, horregatik deialdi horrekin bat egiten du eta manifestazioan arte hartzera deitzen ditu azkoitiarrak.

 

Astelehen eta asteartean Jausoro auzoko trafikoan aldaketak izango dira, bertako bi zebra bide konpontzeko lanak medio. Aldaketak behar bezala seinalizatuta egongo dira, eta adi ibiltzeko eskatzen die Udaltzaingoak herritarrei.
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra