San Roke egunean plaza leporaino bete da aurreskua eta ondorengo dantza ekitaldian. Agintarien zein herritarrek dotore egin dute dantza eta txalo artean erantzun die plazak. Bandaren kontzertua, ume eta gurasoen bazkaria... festak ez du etenik izango gaur egun osoan ere.
Hemen ekitaldiko argazkiak eta agintariek dantzatutako aurreskuaren bideoa.
Andramari eguna eguzkitsu esnatu da eta azkoitiarrek ez dute hutsik egin kalean. Erraldoi eta buruhaundiek, dultzaineroek lagunduta, giroz eta umorez jantzi dituzte kaleak. Eta kontzejupea ere jendez bete da, herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kontzertua entzutera. Arratsaldean izango da hitzordu garrentzitsuenetakoa: pilota partidak jokatuko dira Gurea pilotalekuan: Irujo-Barriola Olaizola II-Apraizen kontra. Bertso potea, laburmetrai lehiaketa... egitarau oparoa izango da goizaldera arte.
Hemen erraldoiek kalejirako argazkiak eta bandako jotako piezaren bideo bat.
Bittor Lizarralde gogoan, hasi dira 2013ko Andramaixek. Eneritz Artetxe bertsolariaren bertsoen ostean, Bittor Lizarralde, Luix Elorza eta bandako zuzendaria izan ditu gogoan Pello Bastarrika alkateak txupinazoaren aurretik eta horren ondotik, suzia piztu eta festa lehertu da. Aurretik, Udal pleno aretoan omenaldi sentitua egin dio Udalak Bittor Lizarralderi. Aurten joan da Lizarralde, eta azken hamarkadetan festen alde eta herriko ekitaldi kulturalen alde musutruk egindako lana eskertu nahi izan dio alkateak ekitaldi xume baten bidez. Hemen duzue txupinazoko BIDEOA
Horren aurrean arduraz jokatzeko eskatzen die Azkoitiko Udalak herritarrei, bereizketa behar bezala egin eta edukiontzi bakoitzean dagozkion hondakinak sartzeko. Edukiontzi marroia organikoentzako da, hondakin horia edukiontzi arinentzat, urdina, paper eta kartoientzat eta grisa errefusarentzat. Guztion ardura da ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta sortzen ditugunak behar bezala bereiztea, beraz, jokatu dezagun arduraz eta gizalegez.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkataritza-Banaketa dinamizatzaileak prestatzeko beka programa martxan jarri du. 30 beken deialdia da, merkataritza-banaketaren arloan profesionalak prestatzeko eta 15.000 € ko laguntzarekin beka bakoitzeko. Bekak honakoa eskaitzen du: batetik 2 hilabeteko prestakuntza teorikoa da, beka behin betiko esleitu aurretik, eta bestetik 12 hilabeteko praktikaldia Euskal Herrian dagoen Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulego batean edo merkataritza banaketarekin zer ikusia duen erakunde edo enpresa batean. Beka horiek eskatzeko epea abuztuaren 14an zabalduko da eta irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
| ||
8
|
9
|
10
|
11
|
12
| ||
19
|
20
|
21
| ||||
22
|
23
|
24
|
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|