Bai Euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako hiru sarietatik bi banatu dira dagoeneko. Lehen txartel saritua (FK kopistegian banatutakoa) epe barruan agertu ez denez, horren ordezkoari emango zaio saria, hau da, Koxka kafetegian banatutako 1.839 zenbakidun txartelari. Txartelaren jabea Euskara Zerbitzuekin jarri behar du harremanetan ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 943 85 71 75)  200 euroko saria eskuratzeko. Horretarako, 15 eguneko epea izango du, uztailaren 17a arte, hain zuzen. 

 

Altamirako baratze ekologikoak erabiltzeko bigarren deialdiko onartuen behin behineko zerrenda honakoa da:

Zerrenda.

Uztailaren 7ra (asteartea) arteko epea dago erreklamazioak egiteko. Ondoren, Udalak behin betiko onartuen zerrenda jakinaraziko du.

Ekainaren 23an egin zen hauteskundeen ondorengo lehen udalbatzarra Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea buru zela, ez-ohiko bilkura honetan udal funtzionamenduaren eta izendapenen inguruko gaiak bozkatu eta adostu ziren, besteak beste, Udalbatzaren ohiko bilkuren aldizkakotasuna; batzorde informatiboen eraketa eta hauen osaketa politikoa; Udalaren ordezkaritza beste organo eta erakundeetan; hautatuen ordainsariak eta talde politikoen diru-izendapenak; delegazioen titularrak eta arloak; alderdi bakoitzeko bozeramaileak; alkateordeen izendapena, eta Azkoitiko Udaleko Toki Gobernu Batzarreko kideen izendapena.

Funtzionamenduari begira, hartutako erabakietako bat lau Batzorde Informatzaile eratzea izan da. Batzorde hauetan ohiko udalbatzarretan bozkatu beharreko gaiak aztertzen dira eta bertako aktibitatea eraginkortzeko eta arintzeko asmoz erabaki da lau batzorde eratzea eta ez gehiago. Ordezkaritza-egitura gauzatzerakoan irizpide nagusia eraginkortasuna eta bizkortasuna areagotzea izan da.

Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Udalak. Hitzordua datorren asteartean, uztailaren 7an, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Udalak herritarren proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu herritarrei hitza emanez, aurtengo festetarako egitaraua antolatzeko.

Bileran parte hartzerik ez duzuenok, aukera duzue zuen ideiak ondorengo helbide elektronikora bidaltzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  . Kultura teknikariekin edo zinegotziekin ere harremanetan jar zaitezkete 943 857170 telefonoan.

Andramaxetako gero eta gutxiago falta da eta Udaletik denok gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu nolako festak izatea nahi duzuen esatera eta proposamenak mahaigainean jartzera, jaietaz guztiok gozatu dezagun.

Bai euskarari ziurtagiridun saltokietako zozketako bigarren irabazlea azaldu da. M. Pilar Zubizarreta Garatek eraman du 200 euroko erosketa txartela, Itziar arrandegian jasotako 3.106 zenbakidun txartela berak zuelako. Honenbestez, sari bakarra gelditzen da banatzeko: 1.830 zenbakidun txartelarena. Koxka kafetegian banatu zen txartel hori, eta bere jabeak gaur 14:30ak arte du udaletxean aurkezteko epea.

Udalaren euskara zerbitzuek merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko bideratutako zerbitzuen katalogoa kaleratu du. Hainbat diru laguntzez gain, urte osoan zehar merkatarien eskura jartzen dituzten zerbitzuak ere jasotzen dira bertan. Hemen duzue informazio guztia biltzen duen eskuorria.

 Zehazki, honako diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak:

1. Kanpoko errotulua euskaraz jartzeko.

2. Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, zigiluak, albaranak, fakturak, menuak, produktuak biltzeko papera, autoen errotulazioa eta kartelak euskaratzeko.

3. Euskarazko webguneak sortzeko.

4. Programa informatikoak euskaraz jartzeko.

5. Euskara ikasteko: 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzaren %40a gabon aurretik jasotzeko eskaera irailaren 28tik azaroaren 27ra egin behar da. Bestelako kasuetan kurtso bukaeran.

Azkoitiko Udalak udal-azokako bi salmenta postu finkoren administrazio-emakida jardunbide ireki bidez esleitzeko lizitazio-iragarkia publikatu du gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.  Eskaintzak aurkezteko azken eguna uztailaren 30a izango da.

Iragarkia.

Administrazio plegua.

 

Plano orokorra 1. lokala.

Plano 1 lokala.

Plano orokorra 2 lokala.

Plano 2 lokala.

 

Bai euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako bi zenbaki oraindik agertzeke daude: FK kopistegian banatutako 0835 zenbakia eta Itziar arrandegian banatutako 3106 zenbakia dira agertzeko falta direnak. Txartel jebeek datorren ostirala (uztailak 3) arteko epea dute txartel sariduna Udaleko euskara zerbitzuen aurkezteko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
25
26
27
28
29
30
31