Azkoitiko Intsausti jauregian Peñafloridako kondeak eta berarekin biltzen ziren ilustratuek egiten zituzten solasaldietan du jatorria duela 250 urte sortu zen Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak. Urtemuga borobil hori dela eta, Azkoitiko Udalak esker oneko adierazpena irakurriko du Andra Mari Egunean, larunbatean, 12:30ean, egingo den udalbatza berezian. Bertan izango dira Udal ordezkariak eta elkartearen presidente den Fernando Salazar, besteak beste.

Plenoa irekia da, ohi bezala, eta Azkoitiko Udalak herritarrak bertan parte hartzera eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari beren esker ona adieraztera gonbidatzen ditu.

Andramaxek direla eta, autobus zerbitzu bereziak izango dira hilaren 14 eta 18 gauetan. Bi egun horietan Azkoititik (Munibe) irtengo dute autobusak Azpeitia, Zestoa eta Zumaiara. Hona hemen ordutegia.

 

Festetako Zinegotzi den Angel Martin eta bere batzordekide Sonia Vazquezek aurkeztu dute Andramaixetako festen egitaraua.

Soniak herriko elkarte eta norbanakoen parte hartzea eskertu du eta hiru ekitaldi bereiziki nabarmendu ditu: 14an Luis Arregi "Izpizu"ri egingo zaion omenaldia, 15ean Bascongadari eskainiko zaion esker oneko adierazpen ofiziala eta 16an herriko abarketariei egingo zaion omenaldia.

Bernard Focroulle organo-jotzaile belgiarrak kontzertua emango du ostegunean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Donostiako 76. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Organistai honek hainbat garaitako obrak interpretatuko ditu, besteak beste J.S. Bach eta Messiaenenak, baita 'Alainen Letaniak' eta Foucroullek berak konposaturiko obra bat ere. 

Uda sasoian eskualdeko eskaintza turistikoa osatze aldera, bisita gidatu programa antolatu da Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailaren bitartez. Guztira, 24 bisita antolatu dira abuztuko beste hainbeste egunetarako. Helburu nagusia bi herrietako ondare historiko artistiko aberatsa erakustea da,  eta baita bisitari turistak gure herrietara erakartzea ere.

Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek bi herriak ezagutzeko gonbitea luzatu nahi diete abuztuan gure eskualdea bisitatzera etorriko diren bisitari turistei nahiz bertan geldituko diren herritarrei, horretarako antolatu den bisita gidatu programa berezi hau medio.

Honakoak dira antolatu diren bisitak:

o AZKOITIA: Zalduntxoen Azkoitia.
o AZKOITIA: Dorretxe eta Jauregi artean.

o AZPEITIA: San Inazio bere sorterrian. 

o AZPEITIA: Gune historikoa – Gure almendra txikia.