Azkoitiko atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko plataformako kideak Javier Zubizarreta alkatearekin bildu dira gaur goizean. Atez ateko bilketa sistemaren aurka 2012 amaieran jasotako 3.547 sinadura berresten dituen notario-akta entregatu die alkateari.

Halaber, zabor bilketa sistemaren inguruko erabakia herritarren esku utziko zuen herri kontsulta eskatzeko jasotako 2.000 sinadurak ere aurkeztu dizkiote.
Plataformak "kontsultaren emaitzak errespetatzeko" eta "eman beharreko urratsak emateko" eskatu dio Udalari "lehenbailehen zaborren bilketa sistema aldatu ahal izateko, zintzilikarioak kendu eta edukiontzien sistema egokiena" ezarriz.

Ariel Rot musikariak (Tequila eta Los Rodriguez taldeetako kide ohiak) kontzertua emango du bihar herriko plazan. Aurretik, 22:30ean hasita, Shinova taldeak joko du. Tabernarien elkarteak antolatu du emanaldia Azkoitiko Udalaren laguntzarekin Juan Esteban eta 'Zizu'-ren oroimenezko ekitaldien baitan. 

Auzotik igaroko den bidegorriaren inguruko informazioa eman, bizilagunen ekarpenak jaso eta etorkizunean egongo diren trafiko aldaketen inguruan hitz egiteko bigarren parte-hartze bilera egingo dute Santa Klarako bizilagunek eta Udalak. Aurreko asteazkenean egin zuten lehenengo topaketa eta 50 lagun inguru elkartu zen gaiari buruz hausnartzeko. 

Hurrengo bilera datorren asteazkenean izango da, hilaren 22an, Elkarguneako Oteiza aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Inaziotar Bidea sustatu eta balorean jartzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur Loiolan, bihar ospatuko den Inaziotar Bidearen I. Foroaren atari gisa. Bertan, Euskadi eta Kataluniako ekonomia sailburuek eta Azkoitia, Azpeitia eta Manresako alkateek parte hartu dute, besteak beste.


Abuztuaren 1ean emango zaio hasiera Inaziotar Bidearen 1. Jubileu Urteari. Ekimen hau aprobetxatuz, Azpeitian hasi eta Manresan amaitzen den bidearen inguruko jardunaldiak ospatuko dira bihar, Loiolan. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta hainbat erakundek elkarlanean antolatu dute Inaziotar Bidearen I. Foroa, bidea indartzen eta ezagutarazten jarraitu eta tokiko turismoa garatzeko helburuarekin. Loiolako Arrupe Hotelean izango da jardunaldia, bihar, 9:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Jesuseko Teresaren Aztarnak Ibilbidea, Montserrat eta Inaziotar Bideak edota Manresa 2022 Proiektu Estrategikoa izango dira hizpide.

Azkoitiko Udalak, Urola Erdiko Enplegua sustatzeko Planaren baitan, aldi baterako 3 lan-kontratu egingo ditu Urola Erdian bizi diren langabeentzat. Bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko dituzte, urte erdiz.
Kontratazioak 2015 urterako UROLA EKITEN I deituriko proiektuaren baitan egingo dira, EKOBAILARA III eta NagusiADI azpiproiektuak gauzatzeko. Kasu batean zein bestean, kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoz (%100). Informazio guztia LANBIDE Euskal Enplegu-Zerbitzuaren web atarian argitaratuta dago, gaurtik.

Udalak ondoko lanpostuak kontratatuko ditu:

*- Balio anitzeko bi peoi (Ekobailara III proiektua)
*- Administrari laguntzailea (NagusiADI proiektua-Gizarte Zerbitzuak)

ueu-irudia 

Azkoitiko Udalak euskara ikasi edota UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetan parte hartzen dutenei eskaintzen dizkien diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da, datorren irailaren 25a bitartean. Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian egin behar dira, kasuan kasuko agiriak aurkeztuta. Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa udaletxeko harreran edo lotura honetan duzue eskuragai.

Azkoitiko Udaleko Hirigintza Sailak herritarrei gogorarazi nahi die zaborrak eta obretako hondakinak ezin direla bota edozein tokian, eta guztiz debekatuta dagoela landa eremuan kontrolik gabe uztea. Izan ere, baserri inguruetan hondakinak pilatuta uzteko ohitura txarra duten herritarrak ba omen dira oraindik. Udalak ohartarazi du hala jokatzen dutenen kontrako neurri zentzagarriak hartuko dituela.

Altamirako baratze ekologikoetako bat eskuratzeko bigarren deialdian izena eman zutenek bi hitzordu dituzte datozen egunetarako. Batetik, lursaila esleitzeko zozketa publikoa egingo da datorren ostiralean (uztailak 17), 12:30ean Elkarguneko Oteiza gelan. Bestalde, baratzezaintza ekologikoko ikastaro teorikoa eta praktikoa ere egin beharko dituzte:

Ikastaro teorikoa (elebitan): uztailaren 18an (larunbata), 09:00etatik 11:00etara, Elkarguneko Oteiza gelan.

Ikastaro praktikoa (elebitan): uztailaren 18an (larunbata), 11:00etatik 14:00etara, Baratza parkean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27