Andramaixen baitan abuztuaren 16an guraso-haurrentzako egingo den bazkarirako, eta hilaren 18an egingo den kuadrilen bazkarirako izena emateko epea datorren abuztuaren 3an (astelehenean) irekiko da. Izen ematea: Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean edo 943 857170 telefonoan.

Gaur, astelehena, inauguratu da Loiolako turismo bulego berria. Basquetour Eusko Jaurlaritzaren turismo agentziako zuzendari Arantza Madariaga, Denis Itsaso Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo diputatua eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak diren Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria bertan izan dira, besteak beste. Loiolako Santutegiaren aurrean kokatzen den eraikinak orain artekoa ordezkatuko du eta urte guztian zehar zabalduta egongo da aurrerantzean.

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak finantzatutako proiektu berria estrategikoa izango da eskualdeko turismoarentzat. Izan ere, Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo fluxuak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburua du.

Udal osoaren ohiko bilkura egingo da etzi, uztailaren 29an, 19:00etan, pleno aretoan. Hemen gai ordena

Udalak esleitu du dagoeneko Foreagako irisgarritasuna bermatuko duen proiektuaren erredakzio lana eta obren zuzendaritza. Esku-hartze nagusia auzokoei mugikortasuna erraztuko dien igogailuaren eraikuntza izango da.

Esleipen hau urrats garrantzitsua da proiektua bizkortzeko lehenbailehen bihur dadin errealitate, duen garrantziagatik.

Proiektuaren erredakzio lanarekin batera, obren zuzendaritza eta lanen exekuzioen zuzendaritza zerbitzuak ere esleitu ditu Udalak prozesu honetan. Fiark Arquitectos enpresari esleitu zaizkio lan hauek.

Adjudikaziodun enpresak hiru hilabeteko epea du proiektuaren erredakzioa garatzeko.

Floreagako irisgarritasun lanak 460.000 eurotik gora kostako dira, Udalaren estimazioen arabera.

Herritarren parte-hartzeari bide emanez, Azkoitiko Udalak Santa Klarako bizilagunekin adostu ditu auzoaren eta Ugarteigarango igerilekuak lotuko dituen bidegorria jartzeak eragingo dituen trafiko aldaketak.

Udala bertako bizilagunekin bildu da bidegorria jartzeak eragin ditzakeen eragozpenak tarteko. Izan ere, txirrinduei tokia egiteko derrigorrezkoa da hainbat kale norabide bakarreko bihurtzea estuegiak baitira.

Hau horrela, udal arduradunek auzoko bizilagunekin harreman zuzena izan dute pairatu ditzaketen ondorioengatik. Bi bilera izan dituzte. Lehenengoa bidegorriari buruzko xehetasunak emateko eta horrek eragingo lituzkeen trafiko aldaketak azaltzeko egin zen, bizilagunen iritzia ezagutzearekin eta haien iradokizun eta ekarpenak jasotzearekin batera.

Lehenengo bileraren balorazioa egin ostean, Udalak bigarren bat antolatu zuen. Bertan hiru proposamen aurkeztu zizkien auzokoei, gustukuen zuten planteamendua bozkatzeko aukera emanez.

Andramaixetako 5. Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da, datorren abuztuaren 11 bitartera.  'Azkoitiko gaztiek' izango da aurtengo gaia, eta bi sari egongo dira jokoan: Lehen saria, 200 euro eta oroigarria; eta Ikuslearen Saria, 100 euro eta oroigarria.

Oinarriak hemen.

 Ipaka Kartel arabiarBihar hasi eta ostirala bitartean, kultura ezberdinen aniztasuna eta elkarbizitza ospatzeko aukera izango da IPAKA festari esker. "Eraiki dezagun denon artean mundu koloretsuagoa" lelopean, hamaika ekimen izango da adin guztietako herritarren gozagarri. Animatu eta parte hartu!

Egitarau osoa, hemen.

 

Luis Arregi Aramendi Izpizuk (Azkoitia, 1947) bota du aurtengo Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen boluntario lan etengabea eskertu nahi zion Azkoitiko Udalak.
Arregi oso ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina ekimen honetaz gain, Caritas, San Jose Egoitza, etxez-etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk.
Udalak herritarren izenean aitortu nahi zion Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana.

Al Ar Az Og Or Lr Ig