Datorren larunbatean, ekainak 22an, Eztuko Altxorrak Ignaziotar Lurraldea programaren baitan Azkoitiko gune historia bisita gidatuan ezagutzeko azkeneko eguna izango da. Bisita arratseldeko 5etan hasiko da Azkoitiko Eliza atarian. Juan Bautista Mendizabalen azalpenekin (Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko lurraldeko lehendakaria eta Azkoitiko kronista ofiziala) eraikin esanguratsuenak, beraiei loturiko pertsonaiak, Azkoitiaren historia eta bilakaera historian zehar ezagutzeko parada egongo da. Bisita gidatuaren prezioa bi euro da eta txartelak aurrez Azkoitiko Elkargunean erosi behar dira (larunbata ekainak 22tik aurrera salgai, bisita gidatuaren ordua bitartean).

Erreserba egiteko honako telefono zenbaki hauetara deitu  behar da  (erreserba egiteko mugaeguna ostirala ekainak 21, 13:00 baino lehen):

• 943 151878 (turismo bulegoa)

• 943 851100 (Iraurgi Lantzen)

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

• www.ignaziotarlurraldea.com

Orain bi aste Urola Erdiko bost ikastetxeetako zuzendari, orientatzaile eta hainbat irakasle Loiola Berrikuntza - Ezagutza Gunea lankidetza sarearen baitan bildu ziren.

Gaur egun ukaezina da hezkuntza sistema testuinguru berri baten murgilduta aurkitzen dela eta egungo funtzionamendu erak ez diola hain ingurune ezberdin eta aldakorrean bizi behar duten ikasleen, ez gaur egungo eta ez etorkizuneko beharrei erantzuten. Hezkuntza munduari erronka berri eta garrantzitsuak agertu zaizkio, eta hauei erantzuteko ezinbestekoa da ikasleak konpetentzia berriak garatzen joatea alde batetik eta hezitzaileak horretarako prestatzen joatea, bestetik.

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitira etorriko da asteartean (hilak 28)  Bizenta Juaristi Egino Boliviako independentziaren aldeko iraultzailearen sustraiak ezagutzera. Juaristi Egino boliviarra izan zen jaiotzez eta izatez, baina bere aita azkoitiarra zen, eta horregatik etorriko da enbaxadorea herri hau ezagutzera. Bisita hori dela eta, harrera berezia egingo dio Udalak Mari Carmen Almendrasi:

 

Saioen balorazioa egin eta ondorio nagusiak zehaztekotan. Hala gelditu da Hodakinen lan taldea orain arte egindako lau saioetan jaso, landu eta aztertutako informazioa eskuan. Asteazkenean egingo dute horretarako bilera (asteazkenean, hilak 19) eta bertan Azkoitiko hondakinen kudeaketarako gutxieneko batzuk adosten saiatuko dira. Bilera Elkargunean izango da, 18:30ean, eta herritarrak parte hartzera deitzen ditu Udalak.

Aniztasun Kontseiluaren hurrengo bilera astelehenean izango da (hilak 17), 18:30ean, Elkargunean. Honako gaiak jorratuko dituzte: 2013ko IPAKA aniztasun jaiaren balorazioa, zurrumurruen aurkako taldea, eta hortik aurrera, bertaratzen direnek planteatzen dituztenak. Bilera irekia izango da eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak Udalak.


Andramaixetako kartela lehiaketa egin egingo da aurten ere; oinarriak publikatu dira jada eta ekainaren 25etik aurrera entregatu ahalko dira lanak. Aurtengo gaia ere Andramaixek da, eta kartel irabazlea festetako egitarauaren azalean joango da, jaiak iragarriz. Irabazlea aukeratzeko sistema mixtoa erabiliko da aurten: Udalak adituen epaimahai bat izendatuko du eta herritarrek ere botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, erakusketa egingo da lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin, Torre Zurin. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

 

Enpresen nazioartekotzerako laguntza programa da PROINTER  eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Laguntza horien ingurukoak ezagutarazi eta bailarako enpresekin harremanetan jartzeko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek, datorren ostegunerako (ekainak 20). Bertan, programaren arduradunek laguntzaren nondik norakoak azalduko dituzte, besteak beste, eta laguntza horiek eskatzeko prozedurak azaldu. Joan nahi dutenei aurretik konfirmatzea eskatzen die Iraurgi Lantzenek, honako helbidera idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Jarraian duzue jardunaldiaren egitarau osoa.

 

Fran Municiok eskuratu du Bai euskararari ziurtagiriaren 200 euroko 3. saria, Dean tabernan zabaldutako 2090 txartelarekin. Horrenbestez, Bai euskarari ziurtagirien 200 euroko hiru sariak banatu dira. Saridunek hilabeteko epea dute bai euskarari ziurtagiria duten Azkoitiko 46 establezimenduetan tokatutako 200€ak gastatzeko


Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
5
29
30
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra