Festetako Zinegotzi den Angel Martin eta bere batzordekide Sonia Vazquezek aurkeztu dute Andramaixetako festen egitaraua.

Soniak herriko elkarte eta norbanakoen parte hartzea eskertu du eta hiru ekitaldi bereiziki nabarmendu ditu: 14an Luis Arregi "Izpizu"ri egingo zaion omenaldia, 15ean Bascongadari eskainiko zaion esker oneko adierazpen ofiziala eta 16an herriko abarketariei egingo zaion omenaldia.

Bernard Focroulle organo-jotzaile belgiarrak kontzertua emango du ostegunean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Donostiako 76. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Organistai honek hainbat garaitako obrak interpretatuko ditu, besteak beste J.S. Bach eta Messiaenenak, baita 'Alainen Letaniak' eta Foucroullek berak konposaturiko obra bat ere. 

Uda sasoian eskualdeko eskaintza turistikoa osatze aldera, bisita gidatu programa antolatu da Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailaren bitartez. Guztira, 24 bisita antolatu dira abuztuko beste hainbeste egunetarako. Helburu nagusia bi herrietako ondare historiko artistiko aberatsa erakustea da,  eta baita bisitari turistak gure herrietara erakartzea ere.

Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek bi herriak ezagutzeko gonbitea luzatu nahi diete abuztuan gure eskualdea bisitatzera etorriko diren bisitari turistei nahiz bertan geldituko diren herritarrei, horretarako antolatu den bisita gidatu programa berezi hau medio.

Honakoak dira antolatu diren bisitak:

o AZKOITIA: Zalduntxoen Azkoitia.
o AZKOITIA: Dorretxe eta Jauregi artean.

o AZPEITIA: San Inazio bere sorterrian. 

o AZPEITIA: Gune historikoa – Gure almendra txikia.

Atzoko Udalbatzan onartutakoaren arabera, Udalak Urola Erdiko Mankomunitateari hondakin sistema bilketa aldatzeko eta bideragarritasun azterketa bat egiteko eskatuko dio, edukiontzien sistemari bide emateko hondakin edo material guztien bilketarako. Atzoko onarpenarekin aldaketa prozesuari hasiera eman zaio.

Atzoko osoko bilkuran errefusaren bilketa sistema aldatzeko proposamena bozkatu zen, edukiontzien alde eginez. Javier Zubizarreta alkatearen hitzetan, erabaki hau hartzeko arrazoi argi bat dago eta da "urtarrilean Azkoitian egindako herri kontsultaren emaitzak errespetatzeko borondatea". %53ak sistema mistoaren aurkako botoa eman zuen, egungo zabor bilketa eredua babestu zuen %46aren aurrean.

Saninazio festak direla eta, uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean Azpeitia-Azkoitia linea indartuko da. Azpeititik Azkoitira doazen autobusak ordu hauetan irtengo dira anbulatorio aurretik: 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27