IMSERSOko oporraldia eskatzeko epea zabaldu du jada Espainiako Gobernuak eta interesa duten pertsonek uztailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udaletxeko harreran bulegotik tramitatuko dituzte eskariak, beraz, interesatuek bertara joan beharko dute eskaria egitera: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Mende laurdena bete du Iraurgi Lantzen garapen agentziak aste honetan. 25 urte, eskualdearen garapen ekonomikoa sustatzeko lanean. Urteurrena ospatzeko, ekitaldia egin zuten bertako langileek, Azkoitia eta Azpeitiako zinegotziek eta urte horietan bi herriotan alkate izan direnetako batzuk, eta garapen agentziaren egungo erronkak aztertu zituzten. Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak adierazi zuen bezala, "egoera gogorra eta guztiz kezkagarria" da une honetakoa, langabezia "guztiz harrotuta" baitauka bailara. Horri buelta emateko formazioan sakontzea eta eskualdeko herrien arteko komunikazioa hobetzea ezinbestekotzat jo zuen Bastarrikak, eta horietxek izango direla, hain justu, Iraurgi Lantzenen erronkak. Horretarako gakoa elkarlana izango da.

 

Cricket kirola ezagutu eta jokatzeko aukera izango da ostiralean Azkoitian. Jatorri pakistandarreko azkoitiarrek hainbeste gozatzen duten kirol horretan aritzeko ikastaroa emango du Banaiz Bagara elkarteak, eta bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiar guztiak. Tailer hori jatorri ezberdinetako hiru monitore euskaldun berrik emango dute eta tailerraren prestaketa lanetan Urtxintxa eskolaren laguntza izan dute. Ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da, Oteiza frontoietan, eta parte hartzea doakoa izango da.

 

Zubiak Errotzen programaren barruan, aurten ere euskarazko ibilaldiak antolatu ditu Banaiz Bagara elkarteak. Norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak egingo dira: inguruko mendiak, parke edo berdeguneak ezagutzeko, edo gai jakin batekin lotutakoak: herriko garai bat, pertsonai bat... Ibilaldi horiek udan ere euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berri bat ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia....) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean. Bihar izango da aurrena, 11:00etan, Elkargunetik abiatuta.

 

Hondakinen lantaldeak Azkoitiko hondakinen bilketa ereduak bete beharreko irizpideak adostu zituen atzo. Bilera amaieran udalari haien proposamena jakinarazi zioten eta prozesua arintzeko eta ahal den adostasun gehien lortzeko eskaera luzatu zioten.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

 

 

 

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan genuen atzo, ekainak 18, Bizenta Juaristi Egino euskal jatorriko Boliviako independentziaren aldeko iraultzailearen sustraiak ezagutzera etorrita.

18:00etan iritsi zen Mari Carmen Almendras Azkoitira. Kontzejupean zain zituen Pello Baztarrika alkatea, Martin Garitano Diputatu Nagusia, Iñaki Errazkin eta Garbiñe Errekondo diputatuak eta Azkoitiko Udaleko hainbat zinegotzi. Kontzejupean aurreskua eta harrera ofiziala egin zitzaion enbaxadoreari eta ondoren Udal pleno aretoan burututako ekitaldi xume baina hunkigarriak hartu zuen lekukoa. Ekitaldian Bizenta Juaristi Eginoren figura nabarmendu zuten eta hark defendatutako balore eta ideien aldeko borroka oraindik bizirik dagoela gogorarazi.

Errepidearen mantentze lanak direla eta Kukuherriko bidea itxita izango da ibilgailuentzat bihar, osteguna (ekainak 20). Errepidea 08:00etatik 13:00etara eta 14:30tatik 19:00etara egongo da itxita.

 

 

Jubilatuen elkarteak Azkoitiaren eta azkoitiarren alde urteetan egindako lana aitortu nahi du Udalak, eta horregatik, euren esku utziko du aurtengo Sanjuan su piztea. Herriko adineko jendearen bizi kalitatea hobetzeko nahiz bizitza soziala indartzeko elkarte horrek egindako lana txalotu nahi da ekitaldi xume horren bidez, eta eskerrak ematea.

Honakoa izango da San Juan bezperako egitaraua:
• Sua piztu aurretik, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldearen eta Bizkargi dantza Taldearen emanaldia.
• Musika Bandaren Kalejira.
• 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dan-tza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.
• Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "V. Zatoz Dan-tzara Balda Plazara" emanaldia eskainiko du.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
5
29
30
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra