Arbolape bat zaborrez beteta agertu da asteburuan Aittolan. Hara joandako hainbat herritarrek sortutako hondakinak bertan uztea erabaki dute, nonbait. Jarrera hori salatu eta hondakinak Otarre pareko edukiontzietara eramateko eskatu nahi die Udalak herritarrei. Ingurumena zaintzea guztion ardura eta erantzukizuna da eta gizalegez jokatzea ezinbestekoa da gure parajeak behar bezala mantentzeko.
Lan munduan euskara sustatzen segitzeko beste pausu bat eman du Udalak: Azkoitiko enpresetan euskara planak bultzatzeko diru-laguntzak emango ditu. Iaz Serbitzu Elkartea eta Biharko Gipuzkoa enpreseekin hitzarmenak sinatu zituen Udalak enpresa horiek martxan jarri zituzten euskara planak laguntzeko, eta laguntza hori orain ofizialki zabaltzea onartu du. Izan ere, Udalak argi du lan mundua euskalduntzeko ahalegin berezia egin behar dela: egun Azkoitiko enpresetan euskara da nagusi ahozko komunikazio eta harreman informaletan, baina idatzizkoan eta komunikazio formalean gaztelera erabiltzen da gehien. Horri buelta emateko eta hezkuntzan emandako pausuek lan munduan ere isla izan dezaten euskara planak erreminta eraginkorrak direla uste du Udalak eta horregatik egin du ahalegina.
Horrez gain, herriko talde eta elkarteekin bilera bat ere egingo da, haien parte hartzea indartzeko zer egin aztertzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean.
Badator Andramaixetako III. laburmetrai lehiaketa. Eta indartuago eta zabalagoa dator gainera aurten, berrikuntzekin: bi sari egongo dira, bata aditu talde batek emandakoa, eta bestea publikoarena, 600 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Eta horrez gain, deialdia Azkoititik kanpora zabaltzeko ahalegin berezia egingo da. Gaia, honakoa: zurrumurruak, jarduna, paolak, txutxumutxuak... Lanak entregatzeko azkeneko eguna abuztuaren 6a izango da. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.
Udarekin batera Andramaixek gerturatzen hasi dira eta Udalean hasi gara festetako egitaraua prestatzen. Festa herrikoi, parte hartzaile eta anitzen aldeko apustua egin nahi dugu 2013an ere, eta horretarako azkoitiarron iritzi, proposamen eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Zure iritzia jakin nahi dugu, zure proposamenak entzun, eta zure ideiak jaso, eskaintzeko eta emateko asko duzula sinesten dugulako.
Horregatik, eskertuko genizuke honako galderei erantzutea:
Bidali zure erantzunak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, gustura jasoko ditugu.
Animatu eta parte hartu!!
Elkargune musikala proiektua martxan da. Azken urteotan Azkoitian musika talde eta elkarteen beharrak asetzera datorren proiektua da, talde eta eragileekin elkarlanean landu eta diseinatutakoa, azkoitiarren beharrei erantzun eta herriko azpiegitura hobeto aprobetxatuko dituena. Horretarako, Elkargunearen azpilaldean dagoen lokal handia egokitu egingo da, eta bertako beste lau lokal insonorizatuko dira. Musika eskola, herriko banda, eta herriko musika taldeekin elkarlanean ari dira proiektua lantzen, eta 2014ko abendurako amaituta izatea espero da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
3
|
4
|
5
| ||||
29
| ||||||
30
|
31
|