Udalak seinaleak ipini ditu herritarrei jakinarazteko debekatuta dagoela bizikleta gainean zeharkatzea Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza. Tarte horretan txirrinduz doazenak bizikleta gainetik jaitsi eta oinez ibili beharko dira. Jende asko dabilen tokia denez, Udalak neurri hau hartu du istripuak saihesteko eta, besteak beste, Elkarguneara, Ludotekara edo Musika Eskolara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.

Udaltzaingoaren kontrolak areagotu dira gune horretan txirrindulariek debekua errespeta dezaten eta Elkarguneatik pasatzerakoan bizikletatik jaisteak duen garrantziaz jabetu daitezen. Hartutako neurriak nahikoak ez balira, Udalak beste batzuk aztertuko ditu.

Ttipi TTapa elkarteak antolatuta larunbat honetan egingo den  Bularreko Minbiziaren aurkako I. Lasterketaren egitaraua duzue ondorengoa: 

- 11.00-17:30 dortsal banaketa Kontzejupean

- 16:00etan egunean bertan izena emateko aukera itxiko da

- 17:00etan haurren lasterketa: 400m (dortsal berdea)

- 17:15ean haurren lasterketa: 800m (dortsal gorria)

- 17:30ean haurren lasterketa: 1200m (dortsal zuria)

- 18:00etan helduen lasterketa (4 km)

- 19:00etan sarien banaketa

- 20:00ak arte kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute bazkideek eta azkoitiarrak ez direnak.

Egun osoan egongo da kamiseta edo pultserak erosteko aukera Plazan.

Ikusi hemen ibilbideak. 

Egun hauetan plazako baldosak konpontzen ari dira langileak. Baldosa batzuk puskatuta zeuden eta masa hutsez estalita haiek utzitako zuloa. Egun hauetan, baldosa berriak ipintzen ari dira hautsitakoak ordezkatuz. 

Bihar abiatuko da Aste Solidarioa “Le Havre” filmaren proiekzioarekin eta larunbatera arte luzatuko da. Besteak beste, Xabier Ayerdik hitzaldia emango du ostegunean “Mediterraneoa, inmigrazioa eta errefuxiatuen egoera” izenburupean. Irailaren 24an, Elkargunean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Udaleko berdintasun sailak ahalduntze ikastaroak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Izena emateko epea irailaren25ean bukatuko da eta plaza kopurua mugatua da.

Urte amaiera bitartean, zoru pelbikoa indartzen ikasteko ikastaroa edota barne gatazken ingurukoa eskainiko dira. Halaber, Interneten erabileran gizon eta emakumeen artean sortzen diren desberdintasunak  izango dira aztergai eta batukadaz gozatzeko parada ere izango da.

Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era idatzi behar da edo 943 54 20 14 telefono zenbakira deitu. Udaleko berdintasun bulegoan ere egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara bitartean. 

Ikusi hemen egitaraua eta ordutegiak. 

Urte eta erdiren ondoren, Udaltzaingoak eta brigadak estreinatu berri dituzte Trenbidearen Zumardiako instalakuntzak garbiketa eta egokitze lanak burutu ostean. Lokala erabilgaitz egon da barruan zegoen kamioi batek su hartu zuenetik.

Langileak egoera negargarrian zeudela ikusita, tokia egokitzea premiazkotzat jo zuen udal gobernu honek udaltzainek eta brigadako langileek leku propioa izan zezaten armairu, dutxa eta aldagelekin. Izan ere, denbora guzti honetan sakabanatuta ibili dira eta erosotasunik batere gabe. Orain, pozik daude gune berria estreinatzeko aukera dutelako.

Gaur goizean, Javier Zubizarreta alkatea eta Miguel Angel Bastida zinegotzia, Xabier Artola udaltzain burua  eta Xipri Aranberri brigadako kidea bidelagun, prentsarekin bildu dira instalazioak erakusteko.

2014-2015 ikasturtean euskara ikasteagatik eta aurtengo udako ikastaroetan parte hartzeagatik Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik du.  Eskaera egin nahi dutenek irailaren 25a baino lehen egin beharko dute. Oinarriak eskuragarri daude Udalaren web gunean eta Udaleko Erregistro  Nagusian. Iragarkia Gipuzkoako  Aldizkari Ofizialean 2015eko apirilaren 15ean argitaratu zen, 69. zenbakian.