Joan da Garapenean Bidelagun aste solidarioa eta agerian utzi du Azkoitia elkartasun herria dela. Herritar asko izan dira aste horren baitan egindako ekitaldietan parte hartu dutenak, bai Fiare banku etikoaren inguruko hitzaldian eta batez ere larunbat goizean egindako ekimenetan: Gobernuz Kanpoko Erakundeek hartu zuten herriko plaza eta azkoitiar ugari gerturatu zen euren lana ezagutu eta bakoitzak ahal duen neurriko ekarpena egitera. Eguneko unerik hunkigarriena eguerdian hasi zen: kolore, adin, jatorri eta izaera ezberdineko azkoitiarrek Iparra-Hegoa harremanean oinarritutako poema, kantu, testu, bertso eta esaldiak irakurri zituzten, ordu eta erdi inguruan, mundu justu eta solidarioago baten aldeko aldarria ozen zabalduz. Argazkiak, hemen.
Bizenta Mogel euskarazko ipuin lehiaketa martxan da jada. 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte bertan, eta gutxienez lau eta gehienez hamar orriko lanak aurkeztu beharko dituzte. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da, eta irabazlearen izena azaroaren 29an ezagutuko da. Hiru sari emango dira: irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 330 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria. Hemen lehiaketare oinarriak
Azkoitiko Udalak euskara ikasi nahi dutenei eskaintzen dizkien diru-laguntzak eskatu daitezke jada. 2012-2013 ikasturteko bekak eskatzeko epea irailaren 30ean amaitzen da eta aurtengo ikasturterako, berriz, urriaren 22ra bitarten eskatu daitezke. Eskaera udaletxean egin behar da eta oinarriak eta informazio osoa bertako harreran edo udal webgunean dago eskuragai.
Diru laguntzetan aldaketak izan dira aurtengo ikasturtean. Orain arte, bekak ikasturtea amaitu ostean ematen zituen Udalak, baina hemendik aurrera, ikasturte hasieran emango ditu laguntzak, herritarrek ikasturtea ordaintzerakoan zailtasunik izan ez dezaten.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualde garapen agentzien arteko lankidetza arautzea da itunaren xedea eta gobernantza eredu berri baterako bidea irekitzea. Gobernantza eredu berri horretan eskualdeko eragileek modu ireki eta iraunkor batean parte hartuko dute garapen agentziek eskualderako planteatuko dituzten lurralde garapenerako estrategien diseinuan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
18
Data :
2022-04-18
| ||||||