Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorria itxita egongo da ostegun eta ostiral honetan, alegia, hilaren 3an eta 4an. Bidegorria goizeko zortzietatik arratsaldeko bost’erdiak arte egongo da moztuta bi egun horietan. Garbiketa eta sastraka kentze lanengatik itxiko da bidea.

Basterretxe industrialdea -Maxi Eroski paretik- eta Loiola lotzen dituen bidegorri zatia da itxiko dena.

 

Javier Zubizarreta alkateak bere esker ona azaldu die azkoitiar guztiei eta Andramaixez gozatzeko Azkoitira hurbildu diren bisitariei. Jai egunak normaltasun osoz igaro direla azpimarratu du. “Ez da gertakari txarrik edo lapurretarik egon. Jendeak gogotsu hartu du parte eta sekulako giro ona egon da. Festa aurretik pertsona guztiak eta ingurua errespetatzeko eskatu nien herritarrei eta bete da. Jendea oso ondo  portatu da. Eskerrik asko”.

 

Festak azken txanpan dira. Gaurkoan herri bazkaria izan da, besteak beste. Guztira 1.300 herritar inguruk emana zuten izena, eta giro ederrean egin da bazkaria. 

 

Gaur, abuztuak 17, Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria egin da. Bazkariaren ostean, 90 urte betetzen dituzten herritarrei omenaldia egin zaien. Aurten 31 herritarrek egin dituzte edo beteko dituzte 90 urte. Udal ordezkariek aurrez aurre zoriondu nahi izan dituzte. 

Gaur, abuztuak 17, Baserritarren Eguna da Andramaixetan. Hemen goizak eman duena iruditan.

 

Abuztuaren 16ko arratseko irudi bilduma egin dugu hemen. 

 

 

‘Umore Ona’ elkarteak antolatu eta Sahatsako dantzari eta herritarrek egin ohi duen ohiko aurreskua aprobetxatu nahi izan du Azkoitiko Udalak herrian urte luzeetan abarketagintzan aritu direnak omentzeko. Ekitaldi horretan, abarketari guztien izenean, Arantxa Iturberi eta iaz joan zen Julian Iruretagoyena senarrari egin zaie omenaldia, eskuz abarketagintzan aritu diren azkenak izan baitira. Iturbe eta bere familiari lore sorta eta oroigarri bat eman dizkiete Javier Zubizarreta alkateak eta Miguel Angel Bastida zinegotziak.