Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketan sarituak suertaturiko hiru zenbakietatik, biren txartel jabeek jaso dute dagoeneko 200 euroko erosketa txartela ziurtagiridun establezimenduetan erabiltzeko. Hirugarrena, ordea, ez da azaldu eta ondorioz, aurreko ostiraletik, urriaren 9tik, zenbaki ordezkoa pasa da saritua izatera. Alegia, Traki harategian banatutako 3011 zenbakia. Saridunak Udaleko Euskara zerbitzuarekin jarri  behar du harremanetan urriaren23a baino lehen 200 euroko erosketa txartela eskuratu ahal izateko. 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ahuleziak ikusi ditu aurreko legealdian abian jarritako partaidetzazko aurrekontuen prozesuan eta aldaketak egingo ditu hobetze aldera. Hori da atzo Azkoitiko Elkargunean Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasak partaideei adierazitakoa. Bertan izan ziren udal ordezkariak ere.

"Gipuzkoan –esan zuen Lasak- 360 lagunek hartu dute parte, baina 20 milioi euroko aurrekontu bat 360 pertsonek bakarrik erabakitzea gehiegizkoa iruditzen zaigu". Proposaturiko proiektuen garapena aurreikusitako moduan gauzatzeko partaide kopurua txikiegia dela irizteaz gain, diputatuak argi utzi zuen "bere garaian aipatutako diru hori" ez dagoela. "Hogei miloi horiek ez daude ez aurrekontuetan sartuta, ez hartutako kreditu konpromisoetan".

Kirol Kontseilu Goreneko arduradunak Azkoitian izan dira 2011n eta 2012an San Juango eta Txerloiko futbol zelaietan obrak egiteko diruz lagundutako lanak ikuskatzeko. Proiektu saileko arduradun Jesús del Barrio eta Diru-laguntzen Ikuskaritza Fiskalaren Zerbitzu buru den Raúl Ureña izan dira eta Javier Zubizarreta alkateak berak lagundu die gainbegiratze lanetan. Ondoan izan dituzte Anaitasunako idazkaria, Maider Cincunegui, eta diruzaina, Jon Ander Azkue. Kontseiluaren ordezkariek egiaztatu ahal izan dute egindako obrak laguntzak eman ziren helburuetara egokitzen direla.Orduan San Juango futbol zelai ondoko lokala gimnasio bihurtu zen eta Txerloian argi artifizialaren instalazioa egin zen. Kontseiluko ordezkariek ontzat eman dituzte obrak.

Europan sartzeko azken asteetan ikusten ari garen siriarren olatuak kezka sortu du gure gizartean eta Udala ez da horretan kanpo geratzen. Egoeraren larritasuna ikusita, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa harrera ekintzak ondo bideratzeko.EUDEL-ek, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek koordinaziorako Batzorde Eragilea osatu dute eta batzorde hori izango da erefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatuko dituena modu bateratuan.

"Detritus Teatro" konpainiako kide den Belén Nevado aktorearekin egon gara. Bera da Berdintasun Bulegotik antolaturiko emakumeak ahalduntzeko ikastaroen baitan "Zapalduen antzerkia" emango duena. Ikastaroa urriaren 13an hasiko da eta izen-emate epea irekita dago oraindik, nahikoa da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idaztea edo 943 54 20 14 telefonora deitzea.

Abarketatxo Ludotekak, Gazteria zerbitzuetatik, hainbat ekintza antolatu ditu jada abian den Ingurumen Hamabostaldirako. Egitaraua urriaren 5etik 16ra garatuko da eta bertan haurrei mugikortasun eta ingurumen kontzeptu ezberdinetaz jardun , jolastu eta ikasteko aukera eskinaiko zaie. Ekintzak Abarketatxeo Ludotekan bertan izango dira 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Ikusi egitaraua.

 

Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen egitarauak Zalduntxoen Azkoitia ezagutzeko parada eskainiko du larunbat honetan, Azkoitian antolatu diren bisitetatik lehenengoa egingo baita.

Ekimen honen bidez, Debagoienako, Urola Erdiko eta Urola Garaiko XVI. mendeko hainbat harribitxi ezagutarazi nahi dira, alegia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondarea. Guztira, hiru eskualdeetako 22 baliabideetara bisita gidatuak antolatu dira XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz hartuta.

Abarketatxo Ludotekan gaur Bide Hezkuntza saioa egingo dute Ingurumen Hamabostaldiaren egitarauaren baitan. "Arauak errespetatuz elkarbizitza indartzen dugu" lelopean, herriko hainbat gunetan ezarritako arauen berri emango diete gaztetxoei. Gazteria zerbitzuak Etxaniz autoeskolarekin eta Udaltzaingoarekin lankidetzan prestatu du saioa. 

Besteak beste, Elkarguneko tunela ezin dela zeharkatu bizikleta gainean azalduko da eta herriko zebra bideak erabiltzeko direla, arriskuak saihesteko.