Azkoitiko ur saneamenduaren zenbait hodi aldatu egingo ditu Gipuzkoako Urakek datozen asteetan, eta horren ondorioz, aldaketa izango dira trafikoan, obren eraginez. Lanak gaur bertan hasiko dira, eta urriaren amaierara arte, Altzibar etorbide osoko hoditeria aldatuko dute, GSB parean hasi eta Altzibar 1era arte. Zenbaki inpareetan egingo dituzte obrak, eta batzuetan espaloia ez ezik errepidean ere arituko dira. Urriak 28an, berriz, Balda plaza parean hasiko dira lanak, errepidean. Ondorioz, Santa Klara kalea itxita egongo plaza parean 2-3 egunez, eta bertako bizilagunek Julio Urkixon Eroski txikia baino lehen Bizkargitik barrena joan beharko dute Klara donea aldera. Azkibel 1 kalean, berriz, azaroaren 4an hasiko dituzte lanak,
eta trafikoa erabat moztuko da parrokitik Floreaga aldera.
G. Bizeten 'Carmen' opera Baztartxon ikusteko aukera izango da azaroaren 8an. Operissima eta Rousse opera konpainiek Murtziako Romea antzerki taldeak elkarlanean prestatutako lana izango da eta Azkoitiko emanaldian, nazioarteko 45 musikariez gain, Bizkargi musika eskolako 20 umek ere hartuko dute parte. Frantsesez izango da opera, gaztelaniazko azpitituluekin, eta 3 ordu eta laurden iraungo du, tartean egingo den atsedenaldia barne. Sarrerak 25 euro balio du eta dagoeneko salgai daude udaletxean, Kultura sailean eta baita Gurea frontoian ere. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko Udaleko Berdintasun teknikaria aukeratzeko lan eskaintzan; interesatuek azaroaren 4ra arteko epea dute horretarako. Lan eskaintza honetan aurkezteko honako baldintzak bete behar dira: Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea; 16 urte beteta izatea; lanpostuaren eginbeharrak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea; baztertuta ez egotea, diziplinazko espedienteren baten bidez, edozein administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioetatik; erdi mailako titulua, unibertsitate diplomatura edo baliokideren bat edukitzea; euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidearen pareko ezagutza izatea; eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuneko gaietan prestakuntzako ikastaroren bat edukitzea, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizialen batek ziurtatua (unibertsitatea edo administrazio publikoak). Hemen daude eskuragai oinarri osoak eta baita eskaera orria ere. Informazio gehiago: 943 85 71 75 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
18
|
19
|
20
|
21
|
24
| ||
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|