Badator negua eta eguraldi kaxkarra ugaritzen hasiko da hemendik aurrera. Horretaz jabetuta, eta hainbat herritarrek adierazitako beharrari erantzunez, haurrentzako gune estali bat irekitzea erabaki du Udalak: hemendik aurrera eta azaroaren 2an hasita, Elkarguneko gela nagusia zabalik egongo da larunbatero, 16:00etatik 19:30era. 8 urte bitarteko haurrentzako gunea izango da. Jolastoki estalia izango da, baina pixka bat haratago ere joan nahi du Udalak: herriko familia ezberdinak elkar ezagutzeko moduko gunea izan nahi du eta horrekin batera, gurasoen partehartzea, inplikazioa eta ahalmena sustatuko duen tokia.
Espainiako Kontuen Epaimahaiak, Azkoitia Lantzen S.A.ren 2010eko kontuetan agertzen diren hainbat eragiketa ikertzea erabaki du, sozietate publikoak egindako jardueretan egon daitezkeen irregulartasunak argitzeko. Zehazki, Azkoitia Lantzen S.A.ren orduko arduradunek Txalonerrekako eremuan 2004 urtetik 2008 urtera arte egindako salerosketak ikertuko ditu, eragiketa ekonomiko horietan irregulartasun zantzuak ageri direlako. Helburu honekin, aipatu Epaimahaiak Aurretiazko Diligentziak ireki ditu, eta Epaile Instruktore bat izendatuko du, susmopean dauden kontratuak iker ditzala.
Herriko zuhaitzen inausketa lanak hasi ditu brigadak eta dagoeneko bukatu dituzte Plaza Berrikoak. Gaur arratsaldean Santa Klara kalean hasiko dira eta bihar, asteazken eta ostegun eguerdian, Elkargune aurreko errotondatik liburutegi aurrera eta Xabier Munibe kaletik Julio Urkijoko bidegurutzera bitartekoak kimatuko dituzte. Lan horiek egin bitartean, baliteke bai oinezko bai ibilgailuentzat eragozpenak egotea. Horregatik, barkamena eskatzen du aurretik Udalak.
Herri barruko autobus zerbitzua datozen hilabeteetan jarri nahi du martxan udalak, eta autobus urbano horren ibilbidea eta maiztasuna zein izango diren herritarrekin batera erabaki nahi du. Horregatik, eta kontu horiek aztertzeko, bihar, asteartean, (urriak 29) Elkargunean egingo den bilerara gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Udalak dagoeneko eginda du ibilbidearen zirriborro bat, eta hori aurkeztuko du bilera horretan, gero herritarrekin kontrastatzeko. Azkoitiko urbanoaz gain, eskualdeko garraio zerbitzuen inguruan ere hitz egingo da bilera horretan. 18:30ean izango da
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
18
|
19
|
20
|
21
|
24
| ||
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|