Bihar, azaroak 3, ura moztuko da Txalon Erreka auzoan goizeko 10:00etatik 12:30era bitartean ur horniketa sarean hobekuntza lanak egiteko. Aurreikusita baino lehenago bukatzen badira lanak, abisatu gabe berriro zerbitzua martxan jarriko da. Aitzitik, esandakoa baino gehiago irauten badute, auzokideek informazioa eskuratu ahal izango dute Uraren Telefonora deituta: 902 30 22 22.

Ibai-Ondo kaleko gasolindegia asteazken honetatik aurrera itxita egongo da hiru hilabetez. Obrak egin behar dituzte industria eta ingurumen legedira egokitzeko. Asmoa da azaroaren 4an ixtea baina erregaia aurretik amaitzen bazaie litekeena da itxiera aurreratu behar izatea.

2015eko urriaren 28ko Udalbatza Osoak beste batzuen artean honakoa erabaki du:

LEHENA.- Azkoitiko udalbatza plenoak ondoko ordezkari hauek izendatzea, Urola Erdiko Mankomunitatearen Batzar Nagusiaren kideen ordezkoak izan daitezen, titularrek parte hartu ezin duten kasuetan jardun dezaten:

• Javier Zubizarreta Zubizarreta J.ren ordezkoa: Miguel Angel Bastida Aranbarri J..
• Ana Mª Azkoitia Urteaga A.ren ordezkoa: Angel Luis Martin Rodriguez J.
• Ainara Goenaga Andueza A.ren ordezkoa: Idoia Uranga Salegi A.

BIGARRENA.- Erabaki hau Urola Erdiko Mankomunitateari jakinaraztea, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko Iragarki taulan eta udaleko web orrian argitaratzea.

Juanjo Gomez misiolari salestarra bisitan izan da gaur udaletxean. Gomez, Afrika mendebaldean dagoen Beningo kaleko umeei laguntzeko Foyer Don Bosco proiektuaren zuzendaria da.

Egitasmoaren helburua da hezkuntzaren hobekuntzan laguntzea eta gizarte bazterkeria jasaten duten haur eta gazteak birgizarteratzea. Azkoititik jasotzen duten babesa eta laguntza eskertzeko Gomez misiolaria Javier Zubizarreta alkatearekin bildu da gaur. Juan Ignacio Sudupe salestarra eta Floreagako guraso Maria Jesus Zubizarreta izan dituzte bidelagun solasaldian, Gomezek Afrikako errealitatearen berri eman dien bitartean. 

 

Aurten ere danborrada San Andres jaien barne ospatuko da, larunbata azaroak 21ean hain zuen. Ekitaldi hau prestatzeko, entseguak datorren astelehenean, azaroak 2an, hasiko dira, Gurea Pilotalekuan.

Herritar guztiei adierazten zaie, Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datozen hauteskunde orokorretan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera bulegoan agerian dagoela, Azaroaren 2tik – 9ra bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.

Eskualdeko enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzeko HORNITU proiektua abiatu du Iraurgi Berritzenek. Ekimenaren helburu nagusia da Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzea eta hobetzea. Atzo aurkeztu zitzaizkien eskualdeko 28 enpresei proiektuaren ildo nagusiak Intsausti Jauregian, enpresen garapenerako eskainiko diren aukeren berri emanez.Jardunaldian eskualdeko enpresa traktore nagusietako ordezkariak partehartu zuten Glual, Sarralle, Ibarmia, Juaristi, Sammic, eta Domusa- eta 22 enpresa hornitzailek.
Ekitaldiaren abiapuntua,2014ean Urola Erdian egindako ehun ekonomiko-industrialaren egoeraren diagnostikoa izan zen, Industri Maparen ondorio nagusiak aurkeztu zirelarik Imhko Fermin Lazkanoren eskutik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig