Ate joka ditugu San Andres jaiak eta ordu gutxi falta dira herrian festa giroa pizteko. Gaur eta bihar artean banatuko da etxeetan datozen egunetarako antolaturiko egitaraua. Ekitaldiez gozatzera animatzen zaituztegu!

Ikusi egitarua.

Ver programa en castellano.

Energia berriztagarrien erakusketa bisitatzeko edota auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute herritarrek

Energia izango da larunbat honetan protagonista Azkoitian. Urola Erdiko Energia Mahaiak, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Energia Jardunaldiak antolatu ditu eta azaroaren 21ean abiatuko dira Azkoitian. Energiarekin loturiko hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da goiz osoan zehar.Ekintza guztiak Balda plazan izango dira eguraldiak laguntzen badu. Bestela, berriz, Kontzejupean izango dira. 10:00etatik 14:00etara luzatuko da egitaraua.
Herritarrek auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute. Baita energia berriztagarrien erakusketa ikusteko ere, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Udalak deituta, kontzentrazio isila egin da gaur eguerdian Parisko atentatuak gaitzesteko eta biktimen familiei eta adiskideei elkartasuna adierazteko.

Azkoitiko Udalak irmoki gaitzetsi ditu Parisko atentatuak eta Iñigo Urkullu lehendakariaren eta EUDELen deialdiari jarraituz, astelehenean, Udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan egingo den bost minutuko kontzentrazio isilean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Udalak gutxienez 128 hildako eta 180 zauritu eragin dituzten atentatuok gaitzetsi eta bere elkartasuna adierazi nahi die Parisko biktimen familiei eta adiskideei.

Datorren astelehenean, azaroaren 16an, ura moztuko da 15:00etatik 18:00etara bitartean horniketa sarean hobekuntzak egiteko.  Ondorengo kale eta zonaldeetan  egingo da mozketa: Zalduntxoak, Ertzaintzaren ingurua, Bizenta Mogel  (1-2-3), Azpeitia, Tolosa eta Donostia (1-2-3). Informazio gehiagorako deitu Uraren Telefonora: 902 30 22 22.

Gaur aurkeztu dute "Urola Gustagarri" egitasmoaren IV. edizioa Azkoitian. "Bertakoa eta garaikoa" lelopean, urtarrilera bitartean luzatuko den udazken-neguko eskaintzaren berri emateko bildu dira gaur Iraurgi Berritzen eta Urkomeko arduradunak, proiektuan parte hartzen duten herrietako alkateekin batera."Urola Gustagarri", bertakoa balorean jarriz sorturiko aisialdi eta turismorako eskaintza da eta urtean zehar saio desberdinak antolatzen dira. Edizio honek bertako produktuen kontsumoa bultzatu nahi du, "elikagai freskoak, zapore eta usain onekoak direlako", gure paisaia eta ingurunea "mantentzen laguntzen duelako" eta "bertako ekonomia sustatzen laguntzen duelako".

Azkoitiko Udalak parte-hartze plan bat jarriko du martxan hilabete honetan merkatari eta ostalariei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak eta diru-laguntzak baloratzeko eta hobetzeko. Gaur egin du aurkezpena Miguel Angel Bastida zinegotziak, udal teknikariak bidelagun. "Udal Gobernu honen asmoa da, zerbitzu publikoak herritarrei gerturatzea eta erraztasunak ematea, eta kasu honetan merkatari eta ostalarien arlora zuzendu gara, sektore honek ere garrantzi handia duelako arlo sozio-ekonomikoari bultzada emateko", dio Miguel Angel Bastida zinegotziak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25