Pirritx eta Porrotxen "Amalur" ikuskizunerako sarrerak igande honetan, abenduak 13an, jarriko dira salgai Baztartxo antzokian. Sarrerak goizeko 9:00etatik 11:00etara erosi ahal izango dira. Helduena 8 euro kostako da eta haurrena, berriz, 4 euro. 

Haurrek Pirritx eta Porrotxekin gozatzeko aukera abenduaren 23an izango da, 16:00etan eta 18:30ean. "Amalur" azaroan estreinatu dute eta ikuskizun berriarekin datoz Azkoitira!

Udalak hasi ditu jada herri barruko bidegorri sarea osatzeko falta zen bidegorri tartea eraikitzeko lanak. Santa Klara eta Ubaier auzunea lotuko dituen zatia da, hain zuzen. Obrek pare bat egun iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Eraikiko den bidegorriaren ibilbidea udaleko hirigintza arduradunek eta bizilagunen artean adostutakoa da. Udalak bizilagunei hiru proposamen ezberdin aurkeztu zizkieten. Izan ere, zenbait kale estuegiak dira eta bidegorria jarri ahal izateko derrigorrezkoa zen kale horiek norabide bakarrekoak bihurtzea.

Azkoitiko alkate Javier Zubizarretak eta Euskara zinegotzi Nekane Larrañagak ongi-etorria egin diete Euskararen Eguna ospatzeko plazara hurbildu diren ikastetxeetako ikasleei . Azkoitiko Euskara Mahaiak, non Udalak parte hartzen duen, hainbat ekintza antolatu ditu gaurko. 11.30ean Udaletxeko balkoitik suziria bota orduko ikasleak geletatik atera eta plazara gerturatu dira. Plazan, euskararen aldeko manifestua irakurri eta Xabier Euzkitzeren “Zer nolako zortea” bertsoa abestu dute, besteak beste, alkateak hitza hartu aurretik.

Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bidegorria itxita egongo da abenduaren 3an eta 4an, alegia, bihar eta etzi mantenimendu lanengatik. Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era egongo da itxita. 

Gaur eguerdian egin da Azkoitiko udaletxean IV. Urkome sarien banaketa. Bertaratu direnek hainbat proiektu interesgarri ezagutzeko parada izan dute, gure produktu eta paisaia balioan jarriz proposamen borobilak landu baitituzte.Guztira, edizio honetara 13 proiektu aurkeztu dira. Aurten, gainera, epaimahaiak ez ezik, erabiltzaileek ere izan dute parte hartzeko aukera Urkomeren web orrialdean egitasmoak bozkatzeko parada izan dutelako. Botorik gehien "Lanlur" proiektuak jaso ditu eta beraz, Iban Sabalzak jaso du Urola Kostako produktuez osaturiko lotea. Geo-aplikazio bat aurkeztu du Sabalzak sariketara.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25