Azkoitiko Udalak Maliko atentatuak gaitzesten ditu eta elkartasuna adierazten die biktimen familiei eta adiskideei.

Udalak bat egiten du lehendakariaren deialdiarekin, Maliko hiriburuan, Bamakoko Radisson Blue Hotelean gertaturiko basakeria gaitzesteko duela astebete Parisko atentatuekin egin bezala.

Elkarretaratzerik deitu ez arren, Udalak elkartasun eta sentipen bera adierazi nahi die planetako edozein txokotan gertatzen diren ankerkeriek eragindako biktimei.

Euritan blai, baina bihotzak bero! Halaxe igaro zuten danbor-joleek larunbat gaua. Eguraldi txarrak kolpetik astindu zituen bazterrak baina inork ez zuen etsi. Dotore jantzita, irribartsu, agertu ziren taldeak eta halaxe  eutsi zieten  musika isildu zen arte. Askorentzat festak jarraitu egin zuen danborradaren ostean. Orain hurrengo asteburuari begira jarriko gara. 

Gogoratu San Andres egunean baserritarrez jantzitzea!

 

Bihar arratsaldean XI. Herri Lasterketa egingo da Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Elkarteak antolatuta eta 16:30etik 18:00ak bitartean, trafikoan normaltasuna eten daiteke eta arazoak sortu. Udalak sor daitezkeen eragozpenez jakinaren gainean jarri nahi ditu herritarrak. Edonola ere, denbora gutxiko kontua izango da eta ulertzeko eskatzen die aurrez eskertuz.

Aparkalekuak mugatuko dira Trenbidearen Zumardian barrakak ipintzeko

Bestetik, azaroak 24tik abenduaren 2ra bitartean, ezingo da aparkatu Trenbidearen Zumardian 1-9 zenbakien artean, barrakak ipiniko direlako San Andres jaiak tarteko. 

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren azaroaren 25ean eta Azkoitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu "gaitzespenik irmoena adierazteko emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa...), bai halaber sexismo modu guztiekiko".Udalak antolaturiko ekintzetan herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Egitaraua jada abian da eta datozen egunetan hitzaldiak, tailerrak edota ikastaroak eskainiko dira.

Larunbatean egingo den danborradaren ibilbidea laburtu egingo da eguraldi txarra egiten badu. Danborrada gaueko 22:00etan irtengo da Gurea pilotaleku paretik. Eguraldiak laguntzen badu pilotalekutik atera ostean, geldialdiak egingo dituzte Herriko Plazan, Balda Plazan eta Julio Urkixo kalean. Handik berriro plazara joango dira jotzera eta pilotaleku parean emango zaio amaiera.

Eguraldi txarra egiten badu, ordea, pilotalekutik Balda Plazara joango dira zuzenean danbor-joleak eta han hiru pieza jo ostean, Herriko Plazara bueltatuko dira zuzenean.

Oharra:
Bestalde, danbor-jole bakoitzari eskatzen zaio mesedez gerrikoa eramateko.

Ate joka ditugu San Andres jaiak eta ordu gutxi falta dira herrian festa giroa pizteko. Gaur eta bihar artean banatuko da etxeetan datozen egunetarako antolaturiko egitaraua. Ekitaldiez gozatzera animatzen zaituztegu!

Ikusi egitarua.

Ver programa en castellano.

Energia berriztagarrien erakusketa bisitatzeko edota auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute herritarrek

Energia izango da larunbat honetan protagonista Azkoitian. Urola Erdiko Energia Mahaiak, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Energia Jardunaldiak antolatu ditu eta azaroaren 21ean abiatuko dira Azkoitian. Energiarekin loturiko hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da goiz osoan zehar.Ekintza guztiak Balda plazan izango dira eguraldiak laguntzen badu. Bestela, berriz, Kontzejupean izango dira. 10:00etatik 14:00etara luzatuko da egitaraua.
Herritarrek auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute. Baita energia berriztagarrien erakusketa ikusteko ere, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22