Udalbatzak hasierako onespena eman die 2016ko aurrekontu orokorrei. Udalak datorren urtean 13.545.273 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du. Udalaren aurrekontua esklusiboki 13.237.000 eurokoa izango da.
Argiztapenaren eta kaleen egoera hobetzea, baserri bideak konpontzea, suspertze ekonomikoa eta integrazio politikak dira aurrekontuetan ezarritako lehentasunak.
Hasierako onespenak EAJ/PNV-ko zinegotzien eta PSE-EEko ordezkariaren aldeko botoak jaso ditu. EH Bilduk eta Irabazi Azkoitia Baik aurka bota dute.
EH Bilduk emendakin partzialak aurkeztu ditu eta Irabazi Azkoitia Bai, berriz, osotasun emendakina. Emendakin hauek aurrez batzordeetan aztertu eta eztabaidatu dira eta zenbait aintzat hartu ere egin dira jada hasierako onespena duen aurrekontu proposamenean.

Etxaniz Autoeskolak Udalarekin elkarlanean 2010etik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera. Urtero, Udalak euskararen erabilera saritzeko xedez diploma bana ematen die gidabaimena euskaraz ateratzen dutenei. Ekitaldia gaur eguerdian izan da udaletxeko udalbatza aretoan eta 43 herritarrek jaso dute aitorpena, Nekañe Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Etxaniz Autoeskolako zuzendari Uxoa Aizpururen eskutik.

"Sei hilabete eta bederatzi egun dira gaur alkate izendatu ninduten udalbatza hura egin zela eta uste dut momentu ona dela, 2016ko urte berria estreinatu aurretik justu, balantzea egiteko eta kontuak emateko, Gabonak zoriontzearekin batera". Hitz hauekin eman dio hasiera Javier Zubizarreta alkateak gaur udal gobernua osatzen duten zinegotziekin batera eman duen prentsaurrekoari."Sei hilabete hauetan –jarraitu du- gure hauteskunde kanpainan iragarritako proiektuen parte handi bat bideratzea lortu dugu. Lana handia da eta agendak gainezka ditugu, baina ahalegin horrek bere emaitzak ematen ditu. Nire gidaliburua aurkeztu genizuen hauteskunde programa da eta horri heltzen diot nire taldeak egiten duen bezala".

Urtero legez, kirola, literatura eta merkataritza uztartzen dituen ekitaldia izan da gaur Udaletxean. Bertan, Urteko Kirolari Onenaren izendapena jaso du Jone Zabaletak. 17 kirolari proposatu ziren titulua eskuratzeko eta Zabaleta izan da guztien artean bozkatuena. Gainerako kirolariek ere diploma bana jaso dute udal ordezkarien eskutik.

Kirolak ez ezik, kulturak ere bere tartea izan du, XXXIV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak eman baitira. Ainara Elizondok jaso du lehenengo saria eta bigarrena, Maitane Alberdik. Azken hau herrian geratu da, Alberdi azkoitiarra baita.

Eskaparate Onenaren saridunak ere ekitaldian eman dira ezagutzera eta ondorengo establezimenduek jaso dute diru-saria:

Udalak 2006tik sustatzen du Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko urratsa ematen duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduak akreditatuz. Aurten, merezimendu hau hiru enpresek jaso dute. Alegia, Zerber burdindegiak, Cordonnier oinetako konponketa dendak eta Burruntzi Arkitektura estudioak.Zerber burdindegiak Bidean maila lortu du, programako lehen mailako ziurtagiria. Beste biek, Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu dute. Nekane Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Bai Euskarari elkarteko Arkaitz Illarramendiren eskutik jaso dute ziurtagiria.

"Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria" izenburupean ikastaroa egin da aste honetan Intsausti Jauregian, Iraurgi Berritzen -Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak- eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. 

Hizlaria Amaia Ferro izan da, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria.

Gabonetan Urbanuek goizez bakarrik emango du zerbitzua ondorengo egunetan: abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean. Hau da, larunbatetan egin ohi duen ordutegia izango du aipatu egunetan. Goizeko 9:00etatik 13:30era ibiliko da. Arratsaldean ez da autobus zerbitzurik eskainiko.

 

Alkateak eta udal batzordeburuek gaur goizean aurkeztu dute aurrekontu-proposamena hedabideen aurrean. "Pertsonak hartzen ditugu ardatz eta gure aurrekontu proposamena premiazko beharren arabera landu dugu. Udal kudeaketan ez dago lehenetsi beste erremediorik eta inbertsioen kapituluan urgenteenari helduko diogu", azaldu du Javier Zubizarreta alkateak. Udal gobernuak aurkezturiko proposamenean, inbertsioei dagokienez, "oinarrizko beharrei" erantzuten zaie, hau da, argiteriaren berriztatzea, kale eta espaloien txukuntzea, partida espezifikoekin Iriarte Margolaria eta Ama Josefa kaleetarako, edota baserri-bideen berritzea. 
Azkoitiko Udalak 2016an 13.545.273 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du (Elkargunea, Azkoitia Lantzen, San Jose Egoitza eta Udala hartzen ditu barne). Kopuru horretatik Udalari dagozkio 13.237.000 euro. Iazko Udalaren aurrekontua 12.896.000 eurokoa zen. 2016an, inbertsioetara 1.125.000 euro bideratzea aurreikusi da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25