Xabier Munibe haurreskolak 2015-2016 ikasturterako bigarren matrikula epea zabalik izango du urtarrilaren 11tik 15era (biak barne) bitartean.

Haurreskolako arduradunek jakinarazi dutenez martxoa-ekaina bitartean (biak barne) hasi nahi duten haurrek urtarrilean egin beharko dute matrikula.

Bestetik gogorarazten dute haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa dela eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar dituela.

Matrikula inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako Auzmendi bidean daude, edota 943 08 07 37 telefonoan.

Ibilbide juridikoa agortuta, Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian legeak agintzen duen moduan. Ikurrinarekin batera, Azkoitikoa, Gipuzkoakoa, Espainiakoa, eta Europako banderak ikus daitezke orain udaletxeko balkoian.

Udalak egungo marko juridikoak eskaintzen dituen aukera guztiak erabili ditu eta behin bide juridikoa agortuta, bandera zintzilikatu du epaitegiek agindutakoa betetzeko.

Aurretik eman dira eman zitezkeen urratsak. Udalak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzan helegitea aurkeztu zuen eta auzitegiak bandera ipintzeko agindu zuen lehenengo instantzian. Ondoren,  Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean jarri zuen errekurtsoa eta epaimahai gorenaren sententzia berdina izan zen, alegia, bandera jartzeko agindu zuen. Sententzia betetzeko eskatu zitzaion Udalari eta aurreko legealdian Espainiako bandera zintzilikatu zen baina neurriz, legeak agindutakoa baino txikiagoa. Epe bat eman zitzaion Udalari bandera agindu bezala jartzeko eta halaxe egin du Udalak. 

Errebueltie Azkoitiko Motor Elkarteak Ibilgailuen Mantenurako Ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 13an eskainiko da Azkoitiko Elkargunean 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa doakoa da. Interesatuek izena emateko ondorengo telefonora deitu beharko dute: 677 525 401.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazten du urtarrilak 6an, jai-eguna izanik, ez dela errefusaren bilketarik egingo. Horregatik, herritarrei eskatzen die errefusa zintzilikarioetara ez ateratzeko. Edukiontzi grisak erabili daitezke horretarako. 
 
 
 

Ekialdeko Errege Magoen kabalgata 19:30ean aterako da gaur arratsaldean Santa Klara komentutik. Ohiko ibilbidea egingo du, lehenengo Plaza Berritik barrena Plaza Nagusira joanez. Ondoren, Goiko Kale zeharkatuko dute eta Ibai Ondo kaletik eliza atarira hurbilduko da kabalgata haurrek "Ekarriko" oihukatzen duten bitartean.
Aurretik, 16:30etik aurrera, eliz atarian Erregeen pajeek umeen gutunak jasoko dituzte.

Udalak bihar gauean suziri edo objektu hegalaririk ez jaurtitzeko eskatzen die herritarrei, eragiten dituzten sute arriskuak saiheste aldera. Azken urteotan, ospakizunetan askotan erabili ohi dira argidun globo edo kandela flotagarriak. Sugar bati esker artefaktuak gorantz egiten du baina ezinezkoa da norabidea kontrolatzea, haizearen menpe geratzen delarik sute arrisku handia eraginez zuhaitzak dauden guneetan, landa eremuetan, arropak zintzilikatzen diren tokian, instalazio industrial edo energetikoetan, e.a. Gabonetan ohikoak izaten dira suziri, bengala edo dena delako artefaktu piroteknikoak. Honen aurrean, Udalak eskatzen du horrelako objekturik ez jaurtitzeko herritarren eta espazioen segurtasuna bermatze aldera.

Quijano anaiak Azkoitian izango dira datorren urtarrilaren 16an euren azken lana aurkezteko asmoz: “Orígenes: El Bolero”. Disko honekin Leongo taldea bere sustraietara bueltatu da eta Baztartxo Antzokian aurkeztuko du, gaueko 22:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude Udaletxeko Kultura sailean. Goizeko 8:30etik 14:00etara bitartean eskura daitezke bertaratuta. Sarreren prezioa 30 euro da.

Bakarkako ibilbideak utzi eta berriro elkartu zirenetik, taldeak hiru disko kaleratu ditu 100.000 kopiatik gorako salmentekin, hiru urrezko disko, platinozko bi eta lau izendapen Grammy latino sarietarako.

Jaiotza eramangarrien lehiaketa egin da gaur goizean eta hiru jaiotza aurkezu dira. Udalak 50, 40 eta 30 euroko hiru sari banatu ditu. Lehenengo saria ondorengoek osaturiko taldeak jaso du: Udane Rezabal, Zihara Gabilondo, Garazi Odriozola, Maitane Ansola, Garazi Aranguren, Enara Andueza, Ainhoa Beristain eta Maria Samardis. Bigarren saria Julen Ociok eta Jon Santizon jaso dute eta hirugarrena, berriz, Unai Azkune, Iker Fernandez, Jon Alkorta, Jon Galdona, Aitor Zabala, Xuban Larrañaga eta Eneko Alcantarak osaturiko taldeak. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31