Ohitura legez, gaur, Santa Ageda bezperan, ikastetxeetan kopla kantari ibili dira makilen erritmopean. Tradizioari jarraituz, Xabier Munibe Ikastolako DBH 2ko ikasleak udaletxeko batzar aretora hurbildu dira Javier Zubizarreta alkateari koplak abestera. Ikasleek koplatan igerilekuetan tranpolina eta denentzat futbol zelaia eskatu dizkie alkateari, bertsotan abilezia erakutsiz. Baita alkateak erantzun ere. Koplatan honek ere. Ikusi botatako bertsoak:

Kultura sailak Zine Bonoa atera du Baztartzo Antzokiko zine emanaldietarako. Bonoak 10 saiotarako balio du eta 30 euroko prezioa du. Ondorioz, hiru euroren truke pelikula bat ikusteko aukera ematen du. Udalak zinerako bonoa ateratzen duen lehen aldia da.

Zine Bonoa asteburu honetatik aurrera erabili ahalko da. Udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxo Antzokiko leihatilan eskura daiteke, azken honetan justu zine emanaldien aurretik.

Elkargiren Kontsultoretza eta Finantza Zerbitzuen filialak, Elkargi Consultores-ek, enpresa familiarren ondorengotzari buruzko jadunaldia antolatu du Azkoitian. Sortzen diren galdekizunak eta ondorengotza prozesua gauzatzeko aintzat hartu beharreko gaiak jorratuko dira.Familia enpresaren jarraipenerako ezinbestekotzat jotzen diren alderdiak emango dira ezagutzera jardunaldian, hala nola, jabetzaren banaketa seme-alaben artean modu bidezkoan, azken lege erreforma edota ondasun-banantzearen eragin fiskala.

Xeye Atletismo Taldeak gaur eguerdian aurkeztu du apirilaren 16an izango den 23. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia eta berrikuntzak iragarri dituzte antolatzaileek. Running&Festa lelopean, aurten ohiko lasterketaz gain aurretik, egunean bertan eta ondoren aktibitate ezberdinak egingo dira. “Runningaren festa izatea nahi dugu. Maratoi erdi hau ez da soilik eliteko atletentzat. Elitearentzat, zaleentzat eta herritarrentzat da. Hori da Diego Garciak nahi zuena eta horixe da guk ere nahi duguna” esan du antolakuntzaren koordinatzaile Agustin Jimenezek. “Kirolaren, kulturaren eta festaren topagunea izango da”.

Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, eskualdean Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Ingeniaritza duten pertsonen lan poltsa osatu nahi du, eskualdeko enpresa batean ondorengo lanpostuak betetzeko:

Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, Lan Munduratze Teknikaria behar du. Kualifikatutako, eta ikasten edo prestakuntzan ez dauden gazte langabetuei lan munduratze prozesuan laguntzea izango da teknikariaren lana. 

Ziurgabetasunez beteriko testuinguru global honetan, Azkoitiko zenbait enpresa krisiari bizkarra eman eta euren negozioak handitzeko ahaleginetan dabiltza, merkatu berriak zabaldu edo behintzat dituztenak mantenduz. Horren adibide dira Sistemas Esselle edota Intza Group. Instalazioak handitzeko asmotan dira eta Azkoitiaren alde apustu egiten jarraitzen dute.

Sistemas Essellek kautxuzko piezak egiten ditu eta enpresak Oinartxon hartu duen partzela eskrituratzear du.  2.000 m²-ko lursaila, alegia. Bertara tokialdatuko dute 1999tik Juin Txikin duten aktibitate guztia. Bere aldetik, koipeztatze sistemak eta lubrifikazio soluzioak eskaintzen dituen Intza Group-ek 237 m²-ko gunea erosi du poligono bereko eraikin komertzialean bere bulego guztiak bertan zentralizatzeko asmoz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25