Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, 200.000 euroko finantziazioa lortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, bailarako enpresentzat berrikuntza proiektuak garatzeko.

Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrekoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko. Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu du ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea “ eta  “Enpresen Lankidetza eta Adimen Lehiakorra sustatzeko” programetara.

Administrazio publikoek, HAKOBA Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen bidez, hizkuntza zigilu bat sortu dute, irudiaren bidez, herritarrak euskara naturaltasunez erabiltzera gonbidatzeko administrazioarekin dituzten hartu-emanetan.

Hizkuntza zigilua sortu eta zabaltzearen helburua da euskaldunak aktibatzea, euskararen erabilera hedatzea eremu publikoetan eta erabiltzaileak animatzea gure hizkuntza indartzeko.

Helburu nagusia da herritarrei jakinaraztea irudiaren bidez erabiltzen duten administrazioek gonbidapena egiten dietela euskara normaltasunez erabiltzera.

, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, ezagutzera eman ditu Urola Erdia Eskualdeko Turismo Bulegoak 2015ean jasotako datuak eta balantzea. Izan ere, bulegoak inoiz baino datu hobeagoak jaso ditu. Guztira, 30.746 bisitari turistak erabili dute bulegoak ematen duen informazio zerbitzua. Hau da, 2014ko datuekin alderatuz, %13ko igoera eman da.

Gorakada, nagusiki, abuztutik aurrera ikusi da, Loiolako santutegi aurrean bulego berria kokatu zenetik, alegia. Esaterako, 2015ean, abuztutik abendura bitartean, 17.928 bisitari artatu ziren eta 2014an, sasoi berean, 14.473 (%24ko igoera).

Zer ordutan bizi garen jakiteko San Martingo erlojuari begiratzeko ohitura duten herritarrek jakin behar dute gaur eta bihar balitekeela erlojua gelditzea edo ez ondo funtzionatzea. Arrazoia da bertan iragazgaizte eta mantenimendu lanak egiten ari direla eta litekeena da horretan ari diren langileek erlojua geratu beharra izatea. Kasu horretan lehenbailehen jarriko dute martxan.

Udaleko Berdintasun sailak, emakumeak ahalduntzeko ikastaroen eskaintzaren baitan, batukada ikastaroa antolatu du urtarriletik apirilera bitartean, iazko saioei jarraipena emanez. Sei saio egin ziren iaz eta aurten beste hainbeste egingo dira. Ikastaroari urtarrilaren 27an emango zaio hasiera eta apirilean amaituko da. Ondorengo egunetan izango dira saioak:

Urtarrilak 27 / Otsailak 10 eta 24 / Martxoak 9 / Apirilak 6 eta 20.

Ikastaroa Elkargunean eskainiko da eta saioak aipatu egunetan 17:30etik 19:30era izango dira.

Izena emateko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 943 85 71 74 telefonora.

Café Quijano Azkoitian izango da larunbat honetan ekin berri dion viraren baitan. Gipuzkoan bi emanaldi eskainiko ditu. Hilaren 15ean, ostiralean, Tolosan, eta hurrengo egunean, 16an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian.Udalak taldearekin kolaboratu du espazioa utziz, baina Udala ez da antolatzaile zuzena. Café Quijanok sarrerekin biltzen duen diruaren truke eskainiko du bere emanaldia. Prezioak taldeak berak finkatu ditu.
Sarrerak Udaleko Kultura sailean eskura daitezke eta baita Baztartxo Antzokiko lehiatilan ere, justu zine emanaldien aurretik.

Xabier Munibe haurreskolak 2015-2016 ikasturterako bigarren matrikula epea zabalik izango du urtarrilaren 11tik 15era (biak barne) bitartean.

Haurreskolako arduradunek jakinarazi dutenez martxoa-ekaina bitartean (biak barne) hasi nahi duten haurrek urtarrilean egin beharko dute matrikula.

Bestetik gogorarazten dute haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa dela eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar dituela.

Matrikula inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako Auzmendi bidean daude, edota 943 08 07 37 telefonoan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22