Ziurgabetasunez beteriko testuinguru global honetan, Azkoitiko zenbait enpresa krisiari bizkarra eman eta euren negozioak handitzeko ahaleginetan dabiltza, merkatu berriak zabaldu edo behintzat dituztenak mantenduz. Horren adibide dira Sistemas Esselle edota Intza Group. Instalazioak handitzeko asmotan dira eta Azkoitiaren alde apustu egiten jarraitzen dute.

Sistemas Essellek kautxuzko piezak egiten ditu eta enpresak Oinartxon hartu duen partzela eskrituratzear du.  2.000 m²-ko lursaila, alegia. Bertara tokialdatuko dute 1999tik Juin Txikin duten aktibitate guztia. Bere aldetik, koipeztatze sistemak eta lubrifikazio soluzioak eskaintzen dituen Intza Group-ek 237 m²-ko gunea erosi du poligono bereko eraikin komertzialean bere bulego guztiak bertan zentralizatzeko asmoz.

Inauteriak gainean ditugu eta hasi da jada giroa berotzen. Gogoratu Mozorro Lehiaketan edo Taberna Apainketa Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa dela izena ematea otsailaren 5a baino lehen Udaletxeko Harrera Bulegoan. Otsailaren 6an, larunbatean, lehiaketan parte hartzen dutenek 23:00etatik 24:00etara bitartean plazatik pasa beharko dute. Bestalde, gogorarazi behar da helduen lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa dela 16 urte edo gehiago izatea. 

Ikusi hemen inauterietako agenda.

Bihartik hasi eta otsailaren 2ra arte, Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorria itxita egongo da goizeko 8:00etatik 17:30era bitartean. Bertan egin beharreko mantenimendu eta garbiketa lanengatik itxiko da bidea. Asteburuetan, ordea, zabalik mantenduko da.

Genero indarkeriarengatik Gasteizen Alicia txikiaren hilketa eragin eta bere ama erietxera eraman duen eraso basatia gaitzetsi du Azkoitiko Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasuna adierazi nahi izan die.

Aurten Euskadin genero indarkeriaren ondorioz gertaturiko lehen hilketa da Gasteizkoa eta Udalak jazoera hau gaitzesteko antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Emakumeen Mahaiak kontzentrazioa deitu du gaur arratsalderako. 19:30ean izango da Udaletxe aurrean.

UROLA KIDEtuz proiektua Urola bailarako hiru garapen agentzien artean landutako proiektua da, Uggasa, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen artean, hain zuzen. Bailara osoan pisu nabarmena duen egur eta altzarien sektoreko enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta merkatu dibertsifikaziorako aukera berriak sustatzea izan da amaitu berri den proiektuaren helburua.

Urola bailarak tradizio handia du egurraren eta altzarien sektorean eta produktu-eskaintza heterogeneoa du, enpresaren bat dugulako balio katearen jarduera ia guztietan, nahiz eta balio kate bakoitzaren pisua askotarikoa izan.

Urtarrilaren 27ko udalbatzaren gai zerrenda:

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2. 2016 ekitaldiko Lanpostuen Zerrenda eta Pertsonalaren Plantillaren hasierako onespena.

3.Ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketaren hasierako onespena.

4. Udaleko Erregistro Orokorra Foru Administrazioaren organoen Erregistro laguntzailea izan dadin Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onespena.

5. Urola Erdiko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak onartutako akordioak inpugnatzea eta beraien aurka birjarpen helegitea eta auzi errekurtsoak aurkeztea.

6. EAEko Auzitegi Nagusiak Partehartze Araudiaren inguruan emandako Sententziaren berri ematea.

7. Behin betiko onespenen berri ematea.

8. Aurrekontua eta diruzaintzari buruzko informazioa.

9. Galde-erreguak.

 

 

 

 

Garbiketa plana indartzearen baitan, Azkoitiko Udalak herriko hainbat gunetako espaloietan garbiketa sakona egin du eta ez labaintzeko tratamendua eman du irrist egitearen arriskuak eta erorketak saihesteko.

Langileek guztira 2.000 metro karratuko eremuan esku hartu dute. Alegia, Ibaiondo, Aingeru, Trino Uria eta Julio Urkixo kaleetako espaloietan. Halaber, eliza aurrekaldean eta Iturri edota Errexil taberna inguruetan ere lan berdina egin da.

“Beharrezkoa ikusten genuen espaloiak ondo garbitzea, baina batez ere, erorketak eta irristadak saihestea bide publikoetan segurtasuna bermatuz”, dio Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak. “Lan hauei –gaineratu du- jarraipena emango diogu beharrezkoa ikusten dugun gune guztietan”.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27