Otsailaren 24ko udalbatzaren ohiko bilkuraren gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Azkoitia udalerriko bidaiarien hiri-garraioari buruzko erregelamenduaren hasierako onespena.

3.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

4.- Galde-erreguak.

Xabier Munibe haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16 ikasturteko bigarren hitzaldia antolatu du, "Elikadura eta haurren ongizatea" lelopean. Hizlaria Edurne Maiz izango da, dietista eta psikologian lizentziatua.

Gure haurra osasuntsu hazten ari al da? Nahikoa jaten al du? Gauza berriak probatzea ez zaio gustatzen....Zer egin dezaket? Elikatzerako garaian emozioek eta pentsamenduek zer nolako garrantzia dute?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta, hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

Udalak autobusa ipiniko du martxoaren 6an Donostian egingo den 27. Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat, Ttipi Ttapa elkarteak egindako eskaerari erantzunez. Autobusa goizeko 8etan aterako da Liburutegi aurretik eta izena ematea beharrekoa da:
Izena emateko tokia: Elkargunea. 943 85 25 44 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zerbitzua doan da, baina itzultzeko ez da autobusik jarriko, joateko soilik.

Larunbat honetan Euskal Herriko Emakumeen Gomazko Elite Txapelketa ospatuko da Azkoitian. Finalaurreko partiduak jokatuko dira Gureak pilotalekuan arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Finala ere Azkoitian izango da otsailaren 26an eta horren berri zehatzagoa datorren astean prentsaurrekoan emango dugu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzarekin batera. 

VII. Outlet azoka izango da asteburu honetan Elkargunean eta aurten berrikuntzekin interesgarriekin dator. Izan ere, hala nahi duten gurasoei haurren zaintza zerbitzua eskainiko zaie eta puzgarriak ipiniko dira eraikinaren kanpoaldean txikienen gozaemerako, helduek lasai euren erosketak egin ditzaten.Herrixen Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, estrainekoz antolatu ditu puzgarriak merkataritza eta aisialdia uztartuz. Jokoen gunea Madinabeitia plazan kokatuko da, Elkargunearen kanpoko plazan. Halaber, umeen zaintza zerbitzua barruko gela batean eskainiko da, outlet azoka antolatuko den gunearen ondoko gelan hain justu.

Udalak lanean euskaraz egin ahal izateko 20 orduko iraupena duten ikastaroak antolatu ditu. Langileek eta langabetuek har dezakete parte eskaintzen diren hiru arloetan: ostalaritza eta merkataritza, pertsonen zaintza eta industria. Ikastaroetan euskarazko oinarrizko esamoldeak ikas daitezke eta baita komunikazio gaitasunak landu ere. Etorkinentzat edo bertakoak izan arren euskaraz ez dakitenentzat dira bereziki. Partaidetza doakoa da.Edukiei dagokienez, oinarrizko hiztegia, lan egoera elebiduna, kulturartekotasuna lan munduan, CVak nola hobetu edota online ikastaroei buruzko informazioa jorratuko dira, besteak beste.

Azkoitiko Udalak lehiaketara atera du izaera publikoa duten herri-bideen garbiketa zerbitzua. Kontratuaren balioa 63.270 (BEZa kanpo) eurokoa da eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Enpresa interesatuek otsailaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.
Esleipendun enpresak arekak, lur-arekak, pasabide-kanadiarrak, hoditeriak, e.a. garbituko ditu.
Aurreikusita dago esku-hartzea hainbat auzotako bideetan, hala nola, Izarraitz, Madariaga, Urrategi, Elosua, Aizpurutxo, Martirieta, Santa Krutz, Astarbe, Olano eta Olaso. Behin proposamenak aztertuta, lehentasunen arabera egingo dira lanak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30