agenda-img.jpg

Txokolatada bero batekin eta Floreaga ikastetxekoen bisitarekin hasiko dute gaur (asteartea) Adinduen astea San Jose egoitzan. Bihar, seiko urre txapelketa izango dute, etzi Xabier Munibe ikastolakoen bisita, eta ostiralean txokolatada eta bingoa. Asteburuan izango dira, halere, ekintza potoloenak.

Gaur arratsaldean Azkoitia Lantzenen 2011ko kontuak aurkeztuko ditu bertako lehendakari eta udaleko alkate Pello Bastarrikak kontseiluaren aurrean. Auditoria bidez egiten dira kontuak eta auditoria horrek enpresa publikoaren egoera ekonomiko, patrimoniala eta finantzarioa aztertzen ditu, eta horren ondoren egoeraren inguruko txosten bat egiten du. Azkoitia Lantzenen 2011ko kontuen txostenak "kezkatzeko arrazoiak" eman ditu, Bastarrikaren hitzetan. Auditoriak berak ere enpresa publikoaren patrimonioa berriz baloratzea ezinbestekoa dela esan du eta egoera zaila aurreikusita bideragarritasun plan bat egitea gomendatu du.

 

Euskara dela zure ama hizkuntza? Euskara maite duzula? Euskararen alde zerbait egin nahi duzula? Arratsaldeetan ordubete libre izatea nahikoa duzu horretarako. Mintzalagunen parte hartzera animatu nahi zaitugu: astean behin, 16:00etatik 17:00etara ordubetez elkartu eta euskaldun berriekin euskaraz hitz egitea da egin beharreko bakarra.
Bi euskaldun berri eta euskaldu zahar batek osatutako taldetxo txikietan, euskaraz hitz egin eta ondo pasatzea da helburua. Euskarari bultzada emateaz gain, euskaldun berriei ere lagunduko diezu euren ikasketa prozesuan eta euskara entzungo den guneak irabazteko aukera ere sortuko da.
Orain duzu aukera. Izan Mintzalagun.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: 943 151 089, 943 857 170, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

2013rako zerga eta tasak onartu zituen Azkoitiko Udalbatzak atzoko plenoan. Urrategi Alberdi eta Esther Lizarralde udal gobernuko kideek azaldu dutenez, datorren urteko zergak eta tasak prestatzerakoan helburu eta printzipio argi batzuk izan dituzte kontuan: " Garai zailak bizi ditugu eta lehentasunak ezartzea ezinbestekoa da. Eta guk argi daukagu: gutxien dutenen herritarren eskubideak bermatzea da lehentasuna. Eta horretarako oinarrizko honako printzipioa lehenetsiko dugu: gutxien duenak gutxiago ordaindu behar du, eta gehien duenak gehiago". Hori lortzeko ekitatea, progresibitatea eta birbanaketan oinarritu dira, eta honako neurriak hartuko dituzte:

 

Banaiz Bagara elkarteak antolatuta, eta Zubiak errotzen programaren barruan, kultur topaketak egingo dira bihar (larunbata) Elkargunean. 'Lan mundua-lana munduan' izenburupean, mahai ingurua egingo da, Emun Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatibaren laguntzarekin, eta jatorri ezberdinetako herritarrek hartuko dute parte bertan. Mahai ingurua 11:00etan izango da. Atzerriko herrialdeetan zein baliabide dituzten ezagutuko dituzte, besteak beste, eta Euskal Herrira etortzen diren langileek bertako funtzionamendura egokitzerakoan sortzen zaizkien galderak aztertuko dituzte.

 

Ehun azkoitiar baino gehiagok hartu dute parte Danon Herrixe partaidetza prozesuaren lehen fasean. Astelehenean eta atzo (asteartea) egin ziren azken bi bilerak, eta 30 bat lagun izan ziren  San Martin, Altzibar, Ipintza eta Floreaga auzoetako bizilagunekin egindako bileran, eta beste horrenbeste batu ziren atzo (asteartea) arlo ezberdinetako elkarteekin egindakoan. Espaloien, ume parkeen eta berde gune batzuren egoera kaskarra nabarmendu zituzten, batez ere, auzoetako biztanleek, eta zenbait lan auzolanean egiteko prest ere agertu ziren. Arlo ezberdinetako elkarteek, berriz, kultura, euskara, kirola, ingurumena eta gizarte zerbitzuen alorretan herria nola dagoen aztertu zuten.

 

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra