El nuevo proyecto mejorará sustancialmente el trazado actual ya que plantea habilitar un tercer carril en otros tantos tramos. Tendrá más capacidad, será más segura y se reducirá el tiempo de recorrido.

Itziar Elias azkoitiarrak “Eskutitzak” antzezlana taularatuko du martxoaren 5ean Baztartxo Antzokian, gaueko 22:00etatik aurrera. Oztopoz beteriko amodioa, klase borroka eta 1936ko gerra zibila uztartzen dira antzezlanean. Sarrerak antzokiko leihatilan bertan edo udaletxeko kultura sailean eskura daitezke. Sarrerak 8 eurotan jarri dira salgai baina aurrez erosiz gero, 6 eurotan lortu daitezke.

“Eskutitzak” Azpeitiko Antzerki Topaketetan estreinatu zen eta ordutik han-hemenka dabil. Itziar Eliasek protagonismo bikoitza du obra honetan, gidoia idazteaz gain Izaskun Arandiarekin elkarlanean, aktorea ere bai baita. “Nire –dio Eliasek- aiton-amonen istorioa dago oinarrian, azpeitiarra bata, azkoitiarra bestea, bi herrien arteko istorioa ere bada..Eskutitz batzuk deskubritu nituen eta ikusi nuen nola gaztetan maitemindu ziren eta nola milaka oztopo jarri zizkieten. Familia kontra  jarri zitzaien eta horrekin batera garai hartako beste milaka istorio ikertu eta denak lapiko batean sartu ditugu”. Gidoilariaren esanetan, obran ikusten da justu gerra zibila etorri aurretik zer nolako harremanak bizi ziren edota emakumea gizartean nola ikusten zen agertzen da antzezlanean”.

Varias zonas de Azkoitia se vieron afectadas por las intensas lluvias registradas el pasado fin de semana. El Ayuntamiento, a sabiendas de la previsión meteorológica anunciada días atrás, actuó con rapidez para subsanar los desperfectos y desprendimientos ocasionados por la climatología adversa.

En concreto, el pasado domingo día 27 se dieron varios desprendimientos de tierra en la calle Santa Cruz, los cuales se repararon al día siguiente. En el camino de Urrategi también se actuó con avidez, ya que se dio solución a los problemas ocasionados por la abundante lluvia al momento. En el caserío Olarra también se dio algún que otro corrimiento de tierra, que fue subsanado enseguida. Según ha comunicado el consistorio azkoitiarra, “se procederá lo antes posible a la reparación de los daños y desperfectos registrados en los caseríos de Lapatzaran, Kortaberri y Bentza Zahar”.

la foto 1la foto 2la foto 3

Ikuspegi-Euskal Inmigrazioaren Behatokiko zuzendari Gorka Morenok hitzaldia emango du ostegunean, 19:00etan, Elkargunean eta “Inmigrazioarekiko estereotipo eta aurreiritziak. Zer da egia?” izenburupean.

Zeintzuk dira estereotipo zabalduenak eta egiari min gehien egiten dietenak?

Estereotipo ezberdinak topa ditzazkegu immigrazioari buruz hitz egiten dugunean gure gizartean, baita beste lekuetan ere, izan ere hainbat estereotipo berdin-berdin agertzen zaizkigu, Durangon, Azkoitian edota Bogotán.

Mota ezberdinetakoak topa ditzazkegu: asko direla eta nolabaiteko inbasioa ematen ari dela azpimarratzen dutenak, immigrazioa delinkuentziarekin batzen dutenak, genero-indarkerairen hedapenarekin. Baina guztien artean nire ustez min gehien edo gutxienez eragin gehien dutenak immigrazioa eta gizarte laguntzei loturikoak dira.

Aurreko asteetan bezala, bihar, ostirala, Gurea pilotalekua punta puntako kirol ikuskizunaren eszenatoki bihurtuko da. Gaur eguerdian aurkeztu ditu Euskal Pilota Federakuntzak, Udala bidelagun izan duela,  bihar Azkoitian jokatuko diren Nesken Pala Gomako Elite eta Lehen Mailako  Finalak. 

Gurea pilotalekuan bildu dira arduradunak. Batetik, Federakuntzako lehendakari Patxi Jauregi eta elkarteko teknikari Antton Alberdi, eta bestetik, Udalaren izenean, Angel Martin kirol zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. Ondoan izan dituzte Oteiza pilota taldeko Jexux Andueza  eta  Berriako Andoni Alvarez. Pilotariek ere, benetako protagonistak, izan dute ordezkaritza. Bertan izan dira Ainhoa Garmendia eta Garazi Eizmendi, alegiarra bata, aiarra bestea.

Martitte Elkarteak dena prest du Emeterio eta Zeledonio jaietarako. Martxoaren 3an eta 5ean ospatuko dituzte festak. Larunbaterako antolatu dituzte ekintza ikusgarrienak, besteak beste, desafioa. Joxe Jabier Lorenzo korrikalari ohia eta Martirietako Itzeder izango dira protagonistak. Lorenzo Azkoitiko gasolindegitik atera eta Martirietako plazara iristerako, Itzederrek Martirietako plazan hiru enbor kana erdiko ebaki beharko ditu.

 

Martxoaren 3an, Elkargunean, 19:00etan

 

Ikuspegi, Euskal Inmigrazioaren Behatokiaren zuzendariak, Gorka Morenok hitzaldia emango du martxoaren 3an Elkargunean, arratsaldeko 19:00etan. “Inmigrazioarekiko estereotipo eta aurreiritziak. Zer da egia?” izenburupean, lerroburuak dioen moduan estereotipoak izango ditu hizpide adituak.

“Hainbat estereotipo berdin berdin agertzen zaizkigu Durangon, Azkoitian edo Bogotan. Mota ezberdinetakoak topa ditzazkegu: asko direla eta nolabaiteko inbasioa ematen ari dela azpimarratzen dutenak, immigrazioa delinkuentziarekin batzen dutenak, genero-indarkerairen hedapenarekin. Baina guztien artean nire ustez min gehien edo gutxienez eragin gehien dutenak immigrazioa eta gizarte laguntzei loturikoak dira”, dio Morenok.

Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundearen Urberritzen proiektua abian da, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker garatuko dena.

Otsailaren 18an egin zuten proiektua aurkezteko saioa eta bertan azaldu zituzten proiektuaren lan-ildo nagusiak:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25