Gaur goizean Ana Azkoitia Ogasun zinegotziari elkarrizketa egin diote Onda Vascako Kale Nagusia irratsaioan,  alokairua ordaintzeko gazteei zuzenduriko diru-laguntzen inguruan.

Elkarrizketa entzuteko klikatu hemen. 

Azkoitia 26 herrialdetako 5.000 musikari hartuko dituen Emusik 2016, Europako Musika Eskolen jaialdiaren egoitzetako bat izango da. Jaialdia aurten DSS2016ko egitarauaren baitan aurkeztuko da, Europako Kultur Hiriburuaren bueltan.

Bizkargi Musika Eskolak hilabeteak daramatza lanean Donostiko Musika Eskolaren proiektu honetan, bai antolakuntzaren lan-taldean eta bai eskolaren parte hartzea bultzatuz, Azkoitian maiatzaren 6an eta 7an eskainiko diren kontzertuetarako dena prest egon dadin. Europako eskoletako musikari eta dantzariek hartuko dute parte bi egun horietan Azkoitiko emanaldietan.
Aste honetan bertan Azkoitian izan dira Donostiako Musika Eskolako kudeatzailea Mikel Mate eta DSS2016ko prentsa arduradun Imanol Gallego. Bizkargiko zuzendari Marijose Arregirekin bilera izan dute ekimenari babesa azaldu eta lotu beharreko xehetasunak ixten joateko.

Eskola Kiroleko kontseiluko partaide diren Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola eta Azkoitiko Udala, eta Artxamendi Topalekuak indarrak batu dituzte herrian futbola ez den beste kirol batzuk sustatzeko, ping-ponga kasu. Eta saiakera horretan, mahai-tenisean eskarmentua duten bi boluntariorekin egin dute topo: Gorka Mendiolarekin eta Iñaki Arzalluzekin.


Biak asteartero Elkargunean ping-pongeko ikastaroak ematen dizkiete gaztetxoei. Momentuz sei lagun dabiltza eta deialdia DBHko ikasle guztiei luzatu nahi zaie bi txanda ezarriz 30 bat neska-mutilentzat baitago tokia. Ikastaroetan parte hartu nahi duten gazteek ikastetxean bertan edo Artxamendi Topalekuan dute izena emateko aukera.

Datorren astelehenean, martxoaren 14ean, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH2ko haurrek fruta-arbolak eta zuhaixkak landatuko dituzte Baratza Parkean Udalarekin elkarlanean.Urteak daramatzate Azkoitiko ikasleek Eskolako Agenda21eko proiektua garatzen. Proiektu honen bitartez, haurrek ingurumenaren gaia arlo desberdinetatik landuz aldeko konpromisoak hartu eta eskaerak egiten dizkiete Udalari. Azken urteko eskaera bat izan da herrian fruta arbolak jartzea eta ekintza honekin ospatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna.

Iraurgi Berritzenek, "3D Printing" edo "3D inpresioa"-ren inguruko jardunaldia antolatu du datorren Martxoak 16 asteazkenerako. Hau Azpeitian ospatuko da, Enparan Kalean dagoen "Baigera" eraikinaren 4. solairuan. Jardunaldia, batez ere, eskualdeko industria enpresetara bideratuko da eta goizeko 9etan hasi eta eguardiko 12etan amaituko da.

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, horien artean Iraurgi Lantzen, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2021 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta horietatik % 55 emakumeentzat izango dira.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik. Hazilanen helburu nagusia laneratzea da, laguntza pertsonalizatuaren bitartez. HAZI proiektuari esker, garapen-agentziek etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak zein diren jakingo dute, eta enplegu bat lortzeko behar dituzten baliabideak jarriko dituzte gazteen eskura, haien gaitasunak indartuz eta kudeatzen lagunduz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25