Gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunera iristeko bideak eta baliabideak jartzea du helburu Udalak eta ibilbide horretan, besteak beste, emakumeen topaleku bihurtzen diren ahalduntze ikastaroak antolatu ditu.Gaur aurkeztu dute ekimena udaletxean Daiteke enpresako Jaione Fraile aholkulariak eta Nekane Larrañaga Berdintasun zinegotziak.
Larrañagak azaldu du berdintasun alorrean lanean ari direla, "emakumeak eguneroko bizitzan aktiboagoak izateko eta parte-hartze tresnak eskaini ahal izateko". Besteak beste, ongizate sailean berdintasun plan sektoriala egin da eta martxan da.

Larunbat honetan, apirilaren 9an, “Puro FIZ” dokumentala emango da Baztartxo Antzokian eguerdiko 12:00etan Azkoitia-Azpeitia Kulturala egitarauaren baitan. Bertan izango dira Martin Fiz bera eta dokumentalaren zuzendaria den Rodrigo Moro. Proiekzioaren ostean mahaingurua egingo da eta parte hartuko dute Martin Fizek, Alberto Juzgadok, Santi Perezek eta Ramon Cidek. Doakoa da.

 

Zerbitzu eskaintza hobetze aldera, Elkargunean fisioterapia zerbitzua eskainiko da datorren apirilaren 11tik aurrera. Uxue Beloki izango da fisioterapeuta eta bera arduratuko da min edo ondoezen sintomak arintzeaz eta arazo muskularren prebentzioaz eta zaintzaz. Goiz eta arratsaldez emango da zerbitzua.Elkarguneak fisioterapia zerbitzua eskaintzen duen lehenengo aldia da. Elkarguneako bazkideei deskontu bat aplikatuko zaie, gainerako ikastaro eta jarduerekin egiten den moduan.
Hitzordua eskatzeko ondorengo telefonoetara deitu daiteke:
943 85 25 44 edo 633 309 274.

Udalak gaur hasi ditu izaera publikoa duten herri-bideen garbiketa lanak. Hainbat auzotako bideak garbituko dira, Aizpurutxo, Martirieta edota Kukuherrikoak kasu. Enpresa esleipendunak arekak, lur-arekak, pasabide-kanadiarrak, hoditeriak, e.a. garbituko ditu. Enpresak hiru hilabeteko epea du lanak amaitzeko. Lanak 62.232,30 euro kostako dira.
Lanak errazteko eta azkartzeko, aurrez udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.

Iraurgi Berritzenek apirilerako "Helburu profesionalak" lemapean bi ikastaro antolatu ditu. Bata, apirilaren 8an (ostirala) izango da Azpeitian, eta bestea berriz,apirilaren 14an, (osteguna) Azkoitian. Ikastaroen helburua: Norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako ezagutzea. Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutzea, besteak beste. 

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2020 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta esan beharra dago enplegu horietatik %55 emakumeentzat izango direla.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25