Ibilgailuei Plaza Berrira sarrera moztuko zaie bihar goizeko (apirilak 12) 9:00etatik asteazken goizeko 9:00etara bitartean. Plaza Berriko zebra bidean ez labaintzeko tratamendua eman behar dute eta horretarako ezinbestekoa da kalea ixtea 24 orduz.
Kale Nagusitik datozen ibilgailuek ezingo dute beraz Errexil parean Plaza Berrira sartu. Zama lanetarako, Parrokia aurreko sarrera erabiliko da bitarte horretan.

Txalo Produkzioak ekoizturiko "Mollie Malonen ipuin sinestezinak" antzezlana taularatuko da larunbat honetan, apirilaren 9an, Baztartxo Antzokian. Haurrei zuzenduriko antzezlan hau arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera lau euro kostako da. Sarrerak lehiatilan bertan eskuratu ahalko dira, antzezlana hasi baino ordubete bat lehenagotik.Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara joaten da bere urtebetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonaia berezi ezagutuko ditu. Haiekin jolastuz, barre eginez eta hausnartuz konturatuko da zer nolako garrantzitsua den denboraz gozatzea. Istorio magikoa eta dibertigarria.

Gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunera iristeko bideak eta baliabideak jartzea du helburu Udalak eta ibilbide horretan, besteak beste, emakumeen topaleku bihurtzen diren ahalduntze ikastaroak antolatu ditu.Gaur aurkeztu dute ekimena udaletxean Daiteke enpresako Jaione Fraile aholkulariak eta Nekane Larrañaga Berdintasun zinegotziak.
Larrañagak azaldu du berdintasun alorrean lanean ari direla, "emakumeak eguneroko bizitzan aktiboagoak izateko eta parte-hartze tresnak eskaini ahal izateko". Besteak beste, ongizate sailean berdintasun plan sektoriala egin da eta martxan da.

Larunbat honetan, apirilaren 9an, “Puro FIZ” dokumentala emango da Baztartxo Antzokian eguerdiko 12:00etan Azkoitia-Azpeitia Kulturala egitarauaren baitan. Bertan izango dira Martin Fiz bera eta dokumentalaren zuzendaria den Rodrigo Moro. Proiekzioaren ostean mahaingurua egingo da eta parte hartuko dute Martin Fizek, Alberto Juzgadok, Santi Perezek eta Ramon Cidek. Doakoa da.

 

Zerbitzu eskaintza hobetze aldera, Elkargunean fisioterapia zerbitzua eskainiko da datorren apirilaren 11tik aurrera. Uxue Beloki izango da fisioterapeuta eta bera arduratuko da min edo ondoezen sintomak arintzeaz eta arazo muskularren prebentzioaz eta zaintzaz. Goiz eta arratsaldez emango da zerbitzua.Elkarguneak fisioterapia zerbitzua eskaintzen duen lehenengo aldia da. Elkarguneako bazkideei deskontu bat aplikatuko zaie, gainerako ikastaro eta jarduerekin egiten den moduan.
Hitzordua eskatzeko ondorengo telefonoetara deitu daiteke:
943 85 25 44 edo 633 309 274.

Udalak gaur hasi ditu izaera publikoa duten herri-bideen garbiketa lanak. Hainbat auzotako bideak garbituko dira, Aizpurutxo, Martirieta edota Kukuherrikoak kasu. Enpresa esleipendunak arekak, lur-arekak, pasabide-kanadiarrak, hoditeriak, e.a. garbituko ditu. Enpresak hiru hilabeteko epea du lanak amaitzeko. Lanak 62.232,30 euro kostako dira.
Lanak errazteko eta azkartzeko, aurrez udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25