aurkezpenaUdal honek kudeaketa eraginkorra defendatu eta aldarrikatu du beti. Ia urtebete daramagu gobernatzen eta horretan ahalegindu gara. Baina gobernu onak baditu beste osagai batzuk eta guztiak barneratzeko eta praktikan jartzeko lagungarria da bide bat definitzea eta irizpide argiak ezartzea.

Gobernantza ona eta jardunbide etikoa garatu nahi ditugu, ez orain arte ez dugulako egin, baina bai urrats bat gehiago ematera goazelako.

Gobernantza onaren barruan sartzen dugu gardentasuna, partaidetza, eraginkortasuna eta integritate instituzionala. Gobernantza onaren testuingurupean eraman beharrekoak dira, guk nahi dugun gobernu etikoaren osagaiak direlako.

Ekintza plan bat osatu dugu elkarrekin eta horri heltzera goaz.

Nola bermatu Gobernantza Ona eta Zuzentasun Instituzionala?

-Zerbitzu publikoak modu eraginkorrean kudeatuz.

-Gobernu Irekia eraikiz, gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatuz.

-Zuzentasun Instituzionala garatuz, herritarrek hautatu gaituzten kargu publikoetan jarduna etikan oinarrituz.

Azkoitiko Udalak 2016-2019 legealdirako abiatu duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren Plana aurkeztu du gaur goizean. Udalak Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuarekin laguntza du herritarrek hautatu dituzten kargu publikoak gobernantza onaren irizpideen pean gauzatu ahal izateko.Javier Zubizarreta alkateak eta Globernancen idazkari eta UPV/EHUko katedraduna den Juanjo Álvarezek elkarrekin eman dute ezagutzera lan plangintza, mahaikide zituztela Nekane Larrañaga zinegotzia eta Globernancen partaidetzan aditu den Mikel Cabello. Plangintzaren helburua da Azkoitirako gobernantza onaren sistema eraikitzea "zerbitzu publikoen –esan du Zubizarretak- kudeaketa eraginkorra gauzatuz, Gobernu Irekia eraikiz, gardentasuna eta herri partaidetza bermatuko duena, eta zuzentasun instituzionalaren eredua jarraituko duena kode etiko batean oinarrituz".

Apirilaren 23an Liburu Eguna dela eta, Aizkibel Liburutegian liburu trukaketa antolatu dute aste honetarako eta larunbaterako, ipuin kontaketa Apika taldearen eskutik. Hitzordua, larunbatean, goizeko 11.00etan.

Txalo Produkzioak ekoiztutako "Heroiak" antzezlana aurkeztuko da datorren larunbatean, apirilaren 23an, Baztartxo Antzokian. Obraren berri emateko gaur Azkoitian izan dira Xabier Agirre ekoiztetxeko arduraduna eta Kandido Uranga aktorea, Sonia Vázquez zinegotziak lagunduta.Joan den urtarrilean estreinatu zuten obra Bilboko Arriaga antzokian eta ordutik taulaz taula darabilte. Osagaiak sobera ditu antzezlanak, aktoreetatik hasita: Kandido Uranga, Ramon Agirre eta Jose Ramon Soroiz, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Zahar egoitzan batean dauden gerrako hiru beteranoren istorioa da "Heroiak". Ihes egin nahi dute. Nora ordea?

Urola Ikastolak Lanbide Heziketako formakuntza zikloen eskaintza zabalduko du 2016-17 ikasturtean. "Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria" titulua eskuratzeko ikasketak egin ahal izango dira irailetik aurrera.Gaur aurkeztu dute erdi mailako ziklo berria Urola Ikastolan Nekane Larrañaga Hezkuntza zinegotziak, Javier Zubizarreta alkateak, Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobidek eta zentroko zuzendari Alberto Izagirrek. Agenda kontuak tarteko, ezin izan du bertaratu Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Zubizarretak aipamena egin dio ziklo hau martxan jartzeko Urola Ikastolak eta bi udalek egin dutelako lan, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean. Aukera aprobetxatu dute instalazioak bisitatu eta esku artean dituzten proiektuez mintzatzeko.

Udalak Ahalduntze Ikastaroetan izena emateko epea astebete luzatu du beraz, datorren apirilaren 22ra arte antolatu diren ikastaroetan inskribatzeko aukera dago. 

steburu honetan berriro martxan jarriko da ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko parada ematen duen EZKUTUKO ALTXORRAK bisita gidatuen egitaraua: Azkoitian lehenengo bisita igande honetan, apirilaren 17an, izango da. Ekimenak aukera ematen du Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia bailaretako 23 baliabideetara bisita gidatuak egiteko, normalean bisitatu ezin daitezkeen guneak ezagutzeko parada eskainiz. 

Kirola izango da nagusi asteburuan Azkoitian. Larunbatean Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia izango da eta igandean, berriz, Azkoitiko Duatloia. Lasterketen ondorioz, trafikoan zenbait aldaketa izango dira. 

Ikusi hemen informazio zehatza

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27