2012ko urriak 10ean bildu da, lehendabizikoz, Urola Erdiko enplegu plana gauzatzeko Foro sozio-ekonomikoa. Bilera Azkoitian, Loiola Berrikuntza Fundazioko egoitzan, egin zen, eta bertan ondokoek hartu zuten parte: Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako Udalek, Ezagutza Guneako lehendakariak, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak, Adegik, Iraurgi Lantzenek, Lanbidek, baserritik.com-ek, Zestoako Merkatari Elkarteak, EHNEk, Kutxa Zeharok, Eskualdeko Emakume Taldeak, Urola Ikastola BHIk, LABek, Urkomek eta Gureak taldeak. Hurrengo bilera ostegunean egingo da.
Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Azkoitiko mintzalagun programa. Honako hau 3. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.
Bai Abarketatxo.net eta baita artxamendi.net web orrietan ipiniko dira ondoren zein larunbatetan irekiko diren.
Ostiraleko Elosuko perira joateko autobus zerbitzua egongo da. 09:00etatik 20:00ak arte bi autobus txiki ibiliko dira joan etorrian. Autobusak Julio Urkijo kaleko geltokitik (Eroski txikiaren aurretik) aterako dira.
Udaleko Euskara Zerbitzuek ‘Irakurriz Gozatu' egitasmoa martxan jarriko dute aurtengo ikasturtean ere. Hala, aste honetan Gaztezulo hilabetekaria dohan batuko da Floreaga eta Xabier Munibe eskoletan. Zehazki DBH-ko 4. mailako ikasleei banatuko zaie aldizkari hori, sei hilabetez. ‘Irakurriz gozatu'-ren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatu eta euskal prentsa gazteei ezagutaraztea. Horretarako gazteentzat pentsatutako Gaztezulo aldizkaria erabiltzen da eta, bide batez, aldizkari horren hedapenean ere laguntzen du. Ikastetxeek, Donostiako Komunikabideak E.M-k eta Udalak elkarlanean bideratzen dute proiektua.
Urola Erdiko udalerriak (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezil) abian jarritako enplegu planak pausoak ematen darraio. Horrela, plana gauzatzeko zerbitzuaren esleipena egin da dagoeneko eta Loiola Berrikuntza Fundazioari esleitzea erabaki da. Fundazioak eskualdeko ekonomiaren eta arazoen gaineko ezagutza sakona du, eta azken urteetan, berrikuntza eta ekonomia sare estrategikoa indartzearen aldeko lana egin du. Hau guztia, kontutan hartu da erabakia hartzeko orduan. Instituzioen ustez, "Fundazioa plana egokitasunez egiteko garantia ezin hobea da, eta konfiantza osoa dute bertako lan gaitasunean".
Jatorri ezberdinen azkoitiarren arteko harremanak sendotzeko bidean ekimen ugari antolatu ditu udazkenerako Zubiak Errotzen programak. Batetik euskara ikastaroak antolatu dituzte, eta bestetik mahai inguruak, kultur arteko topaketak. Euskara ikastaroetan lan mundura bideratuko berezi bat egingo dute aurtengoan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
6
|
7
| |||||
12
|
13
|
14
| ||||
19
|
20
|
21
| ||||
26
|
27
|
28
|
29
|
31
|