Bihar, apirilak 30, goizeko 10:30etik 12:00etara, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako ikasleak eta gurasoak bizikletaz Aginagara joango dira eta beraz, Zumarragako bidegorrian ibiliko dira. Eskola Kirolaren barruko jarduera da, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak lagunduta. Ohikoa baino jende gehiago ibiliko dela jakinarazten dugu.

Donostia 2016ren baitan antolatu den EMUSIK jaialdiaren egoitza izango da Azkoitia maiatzaren 6an eta 7an. Bizkargi Musika Eskolako musikariek eta Kataluniatik eta Alemaniatik datozen taldeek elkarlanean bi emanaldi eskainiko dituzte herrian entzuleen gozamenerako. Gaur egin dute aurkezpena Donostiako Musika eta Dantza eskolako zuzendari Mikel Matek, Bizkargi Musika Eskolako zuzendari Mari Jose Arregik eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak.

Ekimenak Donostia 2016 proiektuaren zati bat bederen herriratzeko aukera ematen du, bertako eta atzerriko musikariak hartu-emanean jartzeaz gain. Izan ere, Azkoitian eskainiko diren kontzertuez gain, Azkoitiko Musika Eskolako ikasleek Donostiako Illunben egingo den inaugurazio ofizialean ere parte hartuko dute. 9.000 musikari elkartuko dira, erdiak atzerritarrak. Guztiek batera hainbat obra interpretatuko dituzte. Festa erraldoia izango da, kanpoko 128 Musika Eskola eta bertako beste 63 zentro elkartuko baititu.

Gero Axular dantza taldeak "Itzal galdua" ikuskizuna taularatuko du larunbat honetan, apirilaren 30ean,  Baztartxo Antzokian, arratsaldeko 18:30an. Ikuskizuna adin guztietako publikoari zuzendua da eta daokoa da. Dantza taldeak hainbat ikuskizun aurkeztu ditu 2004an  Axular lizeoko gurasoen ekimenez sortu zenetik.

Legenda taula gainera

Gerra karlistak amaituta, Euskal Herria gogotik erasotu zuen krisiak XX. mende hasieran. Ondorioz, nafar askok Maulera jo zuten orduan indarrean zeuden alpargata lantegietara lanera. Legendak dioenez, gurasoei ezinezkoa zitzaien seme-alabei ikasketak ematea baina batzuk euren itzala ere deabruari saltzera heldu omen ziren ikasketak eman ahal izateko ondorengoei. Axularren kasua hala izan omen zen. Salamancara joan omen zen ikasi eta eta gero han ikasitako zabaltzeko asmoz, bere herriaren garapenean lagunduz. Istorio horretan oinarritzen da Itzal Galduaren etorkizuna. Otsagabiako gazteak ikasketak egin eta Nafarroa defendatzera bueltatzen da baina, zer gertatuko ote zaio?

Apirilaren 30ean jokatuko da Floreaga Ikastetxean XXIX  Xabier Sagarzazu futbito txapelketa.

Hamabi urteko neska eta mutilak arituko dira lehian Floreaga ikastetxeko futbito kanpoetan:  Floreaga, Xabier Munibe, Iraurgi eta Ikasberri taldeak denak denon aurka arituko dira, ordu erdiko hiruna partida jokatuz. Partidak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira. Finalak 18:00etan izango dira.

Urtero bezala, Floreaga ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu du kirol topaketa hau, Azkoitiko Udalaren laguntzaz, futbol jokalari ospetsua izan zen Xabier Sagarzazuren oroigarri.  

 

Umore Ona elkarteak antolatzen duen haur danborradan erabilitako jantziak udaletxean entregatzeko deia egin du Udaleko kultura sailak. Oraindik udaletxean ez dira jaso azken edizioan erabilitako jantzi guztiak eta mesedez lehenbailehen entregatzeko eskatu du. Jantziak harreran edo Kultura sailean utzi daitezke.

Maiatzak 4, asteazkena, ATE IREKIEN eguna antolatu dute Xabier Munibe haurreskolan. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan da eta bertaratzen direnek hezitzaileekin elkartzeko aukera izango dute.

ATE IREKIEN helburuak bertako heziketa ildoa azaldu eta bide batez, haurreskola bera erakustea dira.

Maiatzak 2tik 11ra Haurreskolan hasteko matrikulazio epea zabaltzen dela probestuz, gurasoentzako ATE IREKIEN eguna antolatu dute. Gonbidapena pertsona orori luzatzen zaio.

 

Bihar, apirilaren 27an, egingo den Ohiko Bilkurarako gai zerrenda ondorengoa da:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- San Martin auzoan eta Inazio Iriarte kalean ur-hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren onespena.

3.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentua eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmenaren onespena, udal erroldako hainbat datu egiaztatzeko xedearekin.

4.- Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioa eta Azkoitiko Udalaren artean izenpetuko den Lankidetza Hitzarmenaren onespena, informazioaren administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

5.- Azkoitiko Udalerriko Kale Garbiketa zerbitzuaren esleipena onestea.

6.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakiko espedientearen onespena.

7- Behin betiko onespenen berri ematea.

8- Aurrekontuari buruzko informazioa.

9.- Galde-erreguak.

10.- Asier Lizarralde Aramendi J.-k aurkeztutako zinegotzi karguaren dimisioaren berri ematea.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25