“2015eko maiatzaren 24an izan ziren hauteskundeak eta herritarrek aukera ezberdinen artean bataren edo bestearen alde egin zuten. Guk herritarren konfidantza lortu genuen bederatzi zinegotzirekin eta orain konfidantza horren jabe garela erakustea dagokigu”. Hitz hauekin eman dio hasiera Javier Zubizarreta alkateak legealdiko lehen urteko balantzea aurkezteko emandako prentsaurreari. Batzordeburuak izan ditu mahaikide, Miguel Angel Bastida, Ana Azkoitia, Nekane Larrañaga eta Sonia Vázquez.

“Kudeaketa ona –gaineratu du– egingo genuela esan genuen eta esatetik egitera pasa gara eta egindako bidea azaltzera gatoz. Ez dut geure burua garena baino gehiago ipintzerik nahi eta ezta gutxiago ere. Kontuak eman nahi dizkiegu herritarrei, zer egiten ari garen esan. Noski, egiten ari garena baino gehiago dago egiteko, baina indartsu dago gure taldea, ilusionaturik, eta aurrera egingo dugu, betiere, pertsonengan pentsatuz, zuzen jokatuz eta errespetu handiz”.

Ostiral honetan irekiko dira Ugarte-Igarango kanpoko igerilekuak eta irailak 11 arte mantenduko dira zabalik.Aurreko urteetako ordutegi bera izango dute igerilekuek aurten ere. Hau da, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara, astelehenetik igandera.
Gunea prest egon dadin mantenimendu lan batzuk egin dira eta besteak beste, hondatutako itzalkinak berritu dira. Halaber, eta Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikastetxeetako ikasleek alkateari egindako eskaerari erantzunez, bi txirrista berri ipiniko dira egun hauetan umeen gozamenerako.

Urola Erdian, Eskualdeko Energia Plana dago martxan 2015eko uda geroztik eta energia eraginkortasuna lantzea du heburutako bat. Horrela egungo testuinguan energiaren pisua handitzen doanez eta merkatarien egunerokoan suposatzen duena ikusita, Iraurgi Berritzen Azkoitii eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak ondorengo deialdia luzatu die eskualdeko merkatariei:

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere 60 Beka Global Training eskainiko dituela jakinarazten du Azkoitiko eta Azpeitiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak, Iraurgi Berritzenek. 

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Kasu askotan atzerriko hizkuntzak menderatzea beharrezkoa bihurtu da lan merkatuan murgiltzeko. Hori ikusita, Udalak hasieratik ezarri zuen helburu gisa baliabideak bideratzea herritarrek hizkuntzak ikasteko. Udala proiektua martxan jarri ahal izateko lanean ari da eta irailerako eskaintza bat ireki nahi du.Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailarekin negoziaketetan ibili ostean, datorren ikasturterako Eibarko Hizkuntza Eskolak gela desplazatuak eskaini nahi dira Azkoitian. Hasiera batean, eta lehenengo saiakera gisa, ingeleseko erdi mailako eskaintza emango litzateke (16 urtetik gorakoentzat).

Azterketak ere Azkoitian bertan
Klaseak emateaz gain, ikasleek Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketak ere Azkoitian bertan egingo lituzkete.
Gaur egun, 150 bat lagun joaten dira Eibarko eskolara Azkoitia eta ingurutik.
Udalak gela desplazatuak Gaztanenean kokatuko ditu eta horretarako gelak egokituko ditu.

Schwarz talde alemaniarraren Lidl supermerkatu kateak erosi ditu Urrategi bideko (32 sektorea) bi lursailak Azkoitian duen aktibitata tokiz aldatzeko asmoz, enpresa zabalkunde prozesuan murgilduta baitago. Udalak esleipenerako oinarri gisa 759.521,46 euroko prezioa gehi BEZa ezarri zuen eta modu esanguratsuan gainditu du kateak aipatu kopurua. Lidl-en asmoa da egungo negozioa tokiz aldatzea Zabale baserriaren eta Gurutze Gorriaren artean dauden lurretara eta ez bigarren establezimendu bat zabaltzea bertan.Bestetik, Lidl-ek Azkoitian egingo duen inbertsioa ez da lursailen erosketara mugatzen. Kontratazioaren arabera, esleipendunari dagokio urbanizazio publikoaren kostuak bere gain hartzea, alegia, 1.672.804,64 euro (BEZa barne). Udalaren ardura izango da obrak esleitzea baina supermerkatu kateak ordainduko ditu. Halaber, eraikina eraiki eta ingurua urbanizatu beharko ditu.

Atzoko ohiko udal bilkuran Mari Jose Arregi Etxeberriak zinegotzi kargua hartu zuen EAJ-PNV alderditik, Asier Lizarralde Aramendi ordezkatzeko. Azken honek, lan kontuengatik kargua utzi behar izan du. Mari Jose Arregi ondo ezaguna da herrian, besteak beste, Bizkargi Musika Eskolako zuzendaria delako. 

Gazteek etxebizitzak alokatzeko Udalak emango dituen diru-laguntzei buruzko behin behineko ebazpena eman da eta 10 eguneko epea dute interesatuek alegazioak aurkezteko. Guztira 26 eskaera onartu dira eta Udalak 64.430, 25 euro bideratuko ditu eskatzaile horien laguntzak ahalbidetzeko.

Ikusi iragarkia

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25