Iaz bezala, Festa Batzordeak bilera irekia deitu du Andramaixetako egitaraua osatzen parte hartu nahi duten guztientzat. Helburua da herritarrek dituzten proposamenak eta iradokizunak jasotzea, aurtengo festetako egitaraua gustukoa izan dadin ahalik eta jende gehienarentzat.

Hitzordua ekainaren 22an izango da, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Elkargunean.

Bilerara joan ezin dutenek ere badute aukera euren ekarpenak aurkezteko, ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.edo Kultura sailera deituz, 943 85 71 70.

Udalak bileran parte hartzera animatzen ditu  herritarrak eta elkarteak. 

Aurtengo denboraldian nabarmendu diren kirolariei harrera egin die Udalak, izan dituzten lorpenengatik bai kirolariak eta bai elkarteak zoriontzeko asmoz. Javier Zubizarreta alkateak hitz egin zien omenduei, kirolaren baloreak eta talde-lana azpimarratuz. "Zuen pozak eta penak guztiok bizitzen digutu eta Azkoitiko koloreak defendatzen dituzuenok, zenbat eta emaitza hobeak izan, hobe. Aurrera jarraitzera animatu zituen, horrek eskatzen duen sakrifizioa eginez, baina lagun arteko giroari tinko eutsiz, "taldean ibilitakoari taldea geratzen zaiolako".
Ekitaldia atzo iluntzean izan zen udaletxean eta alkatearen hitzen ostean, txalo zaparrada bat eta luntx batekin eman zitzaon amaiera.

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, Azkoitiko ikastetxeetan aurtengo ikasturtean egindako lanketaren berri ematen duen buletina kaleratu dute. Aurten elikadura jasangarria izan dute aztergai eta Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako 958 ikaslek hartu dute parte.

kusi buletina.

LAGak, euskal lurraldearen antolakuntza globalerako tresna nagusiak, 1997an onartu ziren, orain dela ia bi hamarkada. Hauek berrikertu edo berraztertzeko prozesua abiatu zen iazko uztailean eta parte-hartze prozesu baten bitartez burutuko da LAGen berrikuspena. Horretarako, besteak beste, "LAGak eremu funtzionaletan" jardunaldiak burutuko dira, non zuzenean parte hartzeko aukera egongo den.Parte hartze saioa ekainaren 20an izango da Zarautzen eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak herriko eragileei parte hartzeko deialdia luzatu die (elkarteaei, erakundeei, hezkuntza, kultura edo kirol alorreko ekipamendu publikoetako arduradunei...)

Parte-hartze saioa / Urola Kosta Eremu Funtzionala
Noiz: Ekainak 20, astelehena, 18:00etan
Non: Zarautzen, Sanz Enea Kultur Etxean (Nafarroa kalea, 22)

Udalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, formakuntza jardunaldia egin dute, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasoaz. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan, parte-hartzearen inguruan.
Globernance Institutuaren zuzendaritzapean egin da saioa eta Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu dira 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz, parteidetza esperientzien mapa egin ahal izateko.

jardunaldiaUdalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, jardunaldia egin dute aste honetan, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasotzeko. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan. parte-hartzearen inguruan. Lan saioa ekainaren 8an izan da.

Globernance Institutuko Juanjo Alvarezek eta Mikel Cabellok zuzendu zuten saioa eta  Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu ziren 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz.

Ordezkari politikoek eta teknikariek legeari begira 2004an Azkoitiko Udalak onarturiko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan zituzten hizpide, bitarte horretan eman diren esperientziekin batera: Elkargunearen erabileraren inguruko parte-hartze prozesua, Azkotia-Zumarraga errepidearen proiektuaren bueltan egin zena, aurrekontu parte-hartzaileena, hondakinen galdeketa edota udalaren zerbitzuak hobetzeko aurten martxan jarritakoa.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25