Horniketa sarean egiten ari diren hobekuntzak tarteko, gaur ura moztuko da 14:30etik 19:00etara, Inazio Iriarte kalean (3 eta 23 zenbakien artean) eta Kale Nagusian (61 eta 89 zenbakien artean). Uraren Telefonoa: 902 30 22 22.

“2015eko maiatzaren 24an izan ziren hauteskundeak eta herritarrek aukera ezberdinen artean bataren edo bestearen alde egin zuten. Guk herritarren konfidantza lortu genuen bederatzi zinegotzirekin eta orain konfidantza horren jabe garela erakustea dagokigu”. Hitz hauekin eman dio hasiera Javier Zubizarreta alkateak legealdiko lehen urteko balantzea aurkezteko emandako prentsaurreari. Batzordeburuak izan ditu mahaikide, Miguel Angel Bastida, Ana Azkoitia, Nekane Larrañaga eta Sonia Vázquez.

“Kudeaketa ona –gaineratu du– egingo genuela esan genuen eta esatetik egitera pasa gara eta egindako bidea azaltzera gatoz. Ez dut geure burua garena baino gehiago ipintzerik nahi eta ezta gutxiago ere. Kontuak eman nahi dizkiegu herritarrei, zer egiten ari garen esan. Noski, egiten ari garena baino gehiago dago egiteko, baina indartsu dago gure taldea, ilusionaturik, eta aurrera egingo dugu, betiere, pertsonengan pentsatuz, zuzen jokatuz eta errespetu handiz”.

Ostiral honetan irekiko dira Ugarte-Igarango kanpoko igerilekuak eta irailak 11 arte mantenduko dira zabalik.Aurreko urteetako ordutegi bera izango dute igerilekuek aurten ere. Hau da, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara, astelehenetik igandera.
Gunea prest egon dadin mantenimendu lan batzuk egin dira eta besteak beste, hondatutako itzalkinak berritu dira. Halaber, eta Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikastetxeetako ikasleek alkateari egindako eskaerari erantzunez, bi txirrista berri ipiniko dira egun hauetan umeen gozamenerako.

Urola Erdian, Eskualdeko Energia Plana dago martxan 2015eko uda geroztik eta energia eraginkortasuna lantzea du heburutako bat. Horrela egungo testuinguan energiaren pisua handitzen doanez eta merkatarien egunerokoan suposatzen duena ikusita, Iraurgi Berritzen Azkoitii eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak ondorengo deialdia luzatu die eskualdeko merkatariei:

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere 60 Beka Global Training eskainiko dituela jakinarazten du Azkoitiko eta Azpeitiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak, Iraurgi Berritzenek. 

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22