Azpeitia eta Azkoitian gizartean berrikuntza eragiten ari al gara ? Nola? Urola Erdian gizartean ditugun erronka berriei erantzuteko ba al daude egitasmo berritzaileak eskualdean? Zein ezaugarri dituzte?

Galdera hauei erantzuteko eta Urola Erdian berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua garatu du Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Iraurgi Berritzenek, eskualdeko eragile desberdinekin partehartzearekin. Proiektua, Elhuyar aholkularitza eta Donostia-Beterri eskualdearekin elkarlanean garatu da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du.
Prozesuaren helburu nagusia eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea izan da. Baina zer da Berrikuntza soziala? Berrikuntza soziala erronka sozialei ohikoak ez diren moduak edo lan moldeak erabiliz erantzutea da.

Eskerrak emateko eta zoriontzeko eguna izan da gaurkoa Juaristin. Enpresaren 75.urteurrenaren ospakizun ekitaldia egin dute herriko, Gipuzkoako eta Euskadiko agintarien presentziarekin. Juaristiko zuzendari Jon Zarandona eta Asier Gogortza gerentea arduratu dira gonbidatuei enpresa erakusteaz eta dituzten lan-ildo estrategiko nagusiak aurkezteaz.
Ordezkaritza politiko zabala izan da bertan.


Iñigo Urkullu lehendakariak bidelagun izan du Javier Zubizarreta alkatea. Bertan izan dira baita, besteak beste, Arantxa Tapia sailburua eta Ainhoa Aizpuru eta Javier Larrañaga diputatuak.
Gonbidatuen artean ikus zitezkeen Azkoitiko alkate ohi gehienak ere. Roman Sudupe, Ramon Unanue, Nerea Zubizarreta, Asier Aranbarri eta Peio Bastarrika.

Azkoitiko Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean herriko merkataritza dinamizatzen eta eskaintza errentagarria eta kalitatezkoa areagotzen laguntzeko xedez.

Sinatutako hitzarmenak elkarlanean gauzatu beharreko lan ildo estrategikoak jasotzen ditu, nolabait merkataritza suspertzeko formatu eta gune berriak sortuz eta aldi berean lehendik daudenak indartuz.

Azkoitiko Udalak azken orduetan Gasteizen eta Angelun gertaturiko eraso basatiak irmoki gaitzesten ditu eta jazoera hauek arbuiatzeko antolatzen diren kontzentrazio edo ekimenetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko. Gasteizen emakume bat hil dute eta Angelun emakume bat eta bi haur izan dira erailak.Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasuna adierazten die. 

Bailarako ikastetxeak, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalak eta eragileak biltzen dituen egitasmoa da "Elkarrekin Eraikitzen". Ikasleek eskoletan ekintzailetasuna lantzea eta enpresa, merkataritza eta bailarako eragileen errealitatera gerturatzea du helburu, horretarako metodologia berritzaileak erabiliz. Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, komunikaziorako gaitasuna, iniziatiba, talde-lanean aritzeko gaitasuna eta lan munduan balioesten diren hainbat bertute lantzen dituzte ikasleek, geletako errutina hautsi eta kalera atereaz.

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Oñartxo sektoreko V-3 lursailari dagokion %15eko eraikigarritasuna doan ematearen onespena.

3.- Azkoitiko udalerrian hiri izaerako hondakinen bilketa-sistema aldaketaren onespena eta edukiontzien sistema orokorra jartzea.

4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.

5.- 2017 ekitaldirako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren onespena.

6.- Azkoitia Lantzenen kapital murrizketak Udaleko kontuetan dituen ondorio ekonomikoen berri ematea.

7.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako Mandela arauen inguruko mozioa.

8.- EH Bildu udal taldeak aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpena.

9.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

10.- Galde-erreguak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22