sliderra-bilatu.jpg

Zubiak Errotzen programaren barruan, eta Emun kooperatibako teknikari baten eskutik, hizkuntz aniztasuaren garrantziaz aritu ziren iragan larunbatean jatorri ezberdinetako hainbat azkoitiar. Hizkuntza ekologiaz aritu ziren, eta ondorio garbi bat atera zuten: hizkuntza aniztasunak aparteko garrantzia eta balioa duela gizarte anitz honetan. Horrez gain, herrian zenbat hizkuntza hitz egiten diren aztertzen ere aritu ziren, eta zenbaki zehatz bat ateratzea ezinezkoa dela onartu arren, 40 bat hizkuntza mintzatzen direla ondorioztatu zuten. Dozena bat lagunek hartu zuen parte mahai inguruan.

 

SMS Mezuen inguruan kontsulta ugari jaso ditu azkenaldiak Kontsumitzaileen informazioroako udal bulegoak, eta hori dela eta, herritarrei ohar bat zabaltzea erabaki du: SMS Premiunak telefono mugikorrera bidalitako testu-mezuak dira, mezu arrunt bat baino garestiagoak dira, atxikita duten zerbitzua dela eta, identifikatzeko nahiko errezak izaten dira 5 edo 6 zifratako zenbakiak erabiltzen dituztelako zerbitzu gehigarri hoiek emateko. Kobratu telefonia operadoreak egiten ditu baina zerbitzuak beste enpresa batzuk ematen dituzte. Beraz era hontako arazorik ez edukitzeko norberak bere telefonia operadorari eskatu diezakeioke bere telefono mugikorra deskonektatzeko tarifikazio gehigarriako zerbitzuetatik, orduan SMS arruntak bakarrik jaso eta bidali ahal izango ditu.

 

Ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko lanean jarri dira Urola Erdiko Udalak. Enplegu Plana abian jarri zuten, bailarako egoeraren diagnostikoa eginez, eta orain enplegu eta prestakuntza aukerak hobetzeko proiektuak diruz lagunduko dituzte. Laguntzak ematerako orduan, ekintzailetasuna eta autoenplegua sustatuko, kontratazioak sustatuko dituzten eskualdearen interes estrategikoei lotutako proiektuak baloratuko dira eta eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza espezializatua finantzatuko dira, besteak beste. Proiektuak aurkezteko epea gaur  amaituko da eta Azkoitiko Udalak, bertan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Informazio osoa wegbune honetan bertan duzue, horretarako bereziki prestatu dugun atalean (eskuineko barran).

Sanandresak ate joka datoz, baina dagoeneko festa giroa iritsi da herrira asteburuan. Larunbatean, 450 lagun inguruk hartu zuten parte herri lasterketan eta iluntzean,  danbor hotsek eta danborrada doinuek hartu zituzten herriko  kaleak. Hego haize epela lagun, festa giro ederrean egin zen helduen danborrada, herriko kale, auzo eta bazterrak umorez eta festa giroz jantziz. Gauerdian izan zen une hunkigarriena, danborradako hamar taldeak herriko plazara sartu eta pieza guztiak jo zituztenean. Danborradako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzue jada gure albumean. Atzo (igandea) berriz, baserritar postuz beste zen plaza, eta herrik dantza taldeek musikaz eta dantzaz bete zituzten kaleak.

Gipuzkoako Diputazioa herritarrekin elkarlanean ari da 2013ko aurrekontuak prestatzen. Lehen aldi batean herritarren ekarpenak jaso zituen eta orain dagoeneko osatu dituen aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu. Gipuzkoako eskualde guztietan egingo ditu aurkezpenak, eta gurean datorren asteazkenean (hilak 28) egingo du, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiarrak Udalak. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Inguruen diputatua izango dira bertan.

Espazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko helburuarekin, Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburu eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du Udalak. Hala, bihartik aurrera (azaroak 24), 09:00etatik 20:00etara erabili ahalko da jolastokia larunbat, igande eta jai egunetan.

 

Asteleheneko (azaroak 26) goizeko 6:00etatik aurrera Trenbideraren Zumardia 1-9 zenbakien artean aparkalekuak libre uzteko eskatzen du Udaltzaingoak, toki horietan barrakak jarri behar dituztelako.

Igandea, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna da. Emakumeenganako indarkeria egun gizarteak duen arazo larrienetakoa dela argi du Udalak, emakumeen eta gizonezkoen arteko desorekaren arteko adierazpen latzena dela ere bai, eta horri aurre egiteko ardura eta konpromisoa berretsi ditu. Azaroaren 25a salaketa eta hausnarketa eguna dela adierazi du Esther Lizarralde Berdintasun zinegotziak, eta horretarako antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak; baina horrez haratago, indarkeria horren kontrako erreminta eraginkor eta zehatzak beharrezkoak direla adierazi du, eta helburu horrekin dagoeneko indarkeria matxistaren kontrako protokoloa eratzen ari direla.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra

NIGATIK ZUGATIK 1

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.