Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen Garapen  eta Berrikuntza Agentziak, Lanbiderekin elkarlanean enplegu eta orientazio zerbitzuak berriz jarri ditu martxan. Zerbitzuak doakoak dira eta eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen dira. Horretarako, Maialen Ituarte edo Maite Etxezarreta-rekin jar zaitezkete harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailetara idatziz. Nahi izanez gero, telefonoz deitu dezakezue 943083469 telefonora.

Larunbat honetan, hilaren 3an, izango da Azkoitiko VIII. Rallysprinta. Aurrekoan bezala, oraingo edizioan Errebueltie- Azkoitiko Motor Kirol Kluba ibili da antolaketa lanetan eta atzo aurkeztu zuten ekimena taldeko Jon Zubiaurrek, Gipuzkoako Automobilismo Federazioaren lehendakari Iñigo Cuestak eta Angel Martin, Udaleko Kirol zinegotziak.

Arduradunen esanetan, 54 parte hartzaile izango ditu rallysprintak eta ikuskizuna bermatua dago, besteak beste, Euskadiko Txapelketaren azken-aurreko proba delako. Partaideen artean, herritarra pilotu bakarra izango da, Iraitz Olariaga. Xabier Lizarralde eramango du ondoan.

Hizkuntza Eskola Ofizialak gaur zabaldu du 2016-17 ikasturterako matrikula epea eta beraz, Azkoitiko gela desplazatuetan izena eman nahi duen orok irailaren 19ko 13:00ak arte du aukera, hori baita matrikulatzeko azken eguna. Kontutan hartu behar da plaza kopurua mugatua dela.

Matrikula online egin behar da ondorengo web orriaren bidez: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-heo/eu/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/c6_e.html

Gaztanenean emango dira Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarriko dituzten gela desplazatuak. Ingelesaren hiru maila eskainiko dira: B1.1, B1.2 (PET) eta B2 (FIRST), alegia.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko proiektu esanguratsuenetarikoa da “Bake Ituna” eta Azkoitira Mitra Farahani artistaren eskutik iritsiko da irailaren 10ean. Atzo aurkeztu zuten Farahani margolari eta zinemagilea Azkoitirako egiten ari den lana “Aldiriak” atalaren barruan. Iraniarrak haur soldaduen sakrifizioaren ikonografian oinarrituta bi mural egingo ditu eta Parrokian egongo dira ikusgai urriaren 16ra bitartean. 

Aurkezpenean izan ziren Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berástegui, “Bake Ituna”ren komisario Pedro G. Romero eta Juan Luis Moraza. Udal ordezkari gisa, Azpeitiko eta Azkoitiko kultur zinegotziak izan zituzten bidelagun, Josu Labaka eta Sonia Vázquez, ekimenaren laguntzaile eta koordinatzaileekin batera.

Vázquezek eskertu zien  “itsu itsuan Donostia 2016 proiektua hiriburura mugatu ordez, herrietara zabaltzeko ahalegina”. Elkarbizitzarako kultura zabaltzea da helburua eta bide horretan arteak duen zeresanaren lekuko izango da Azkoitiko herria.

Martxan da 5. Azkoitiko Cricket Txapelketa. Irailaren 3an eta 4an, Oteiza Frontoietan, 17:00etatik 20:30era.

Datorren astelehenean, abuztuaren 29an, egingo da irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa. Arratsaldeko 19:00tan izango den ez ohiko bilkuran egingo da zozketa. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30